Irabazi asmorik gabeko erakundeak

Aitzindariak gara irabazi-asmorik gabeko fundazio eta elkarteei eman beharreko aholkularitza integralean.

20 urte baino gehiago dira lantalde espezializatu bat dugula fundazio eta elkarteen aholkularitzan, pribatuak zein publikoak, eta lantalde horrek zehatz ezagutzen du legeria aplikagarria, sektorean esperientzia zabala duelarik.

Gure bezeroekin parte hartzen dugu beren proiektuen hasieratik eraiki beharreko erakundearen izaera juridiko egokienaren azterketan, erakundearen estatuak egiten, dagozkion barne-erregelamenduak egiten, jardun-planak egiten, enpresa eta erakundeekin lankidetza-hitzarmenak egiten...

Erakundeei aholkularitza ematen diegu beren egunerokoan, zerbitzuen sorta zabala eskainiz, erakundearen organo guztien idazkaritza-lanak eginez (patronatuak, batzarrak, zuzendaritza-batzordeak, batzordeak), edozein motatako dokumentuak eginez eta pertsonalki guri aginduz Erregistro eta Protektoratuekin izan beharreko harremanez arduratzeko.

Aholkularitza ematen diegu halaber patronoen eta zuzendaritza-organoetako beste kide batzuen erantzukizunaren arloan eta laguntza eta diru-laguntzak emateko eta ezeztatzeko prozeduretan, baita haiekin lotutako prozedura zehatzaileetan ere...

Bereziki, agente zientifiko-teknologikoei ematen dizkiegu gure zerbitzuak, eta aholkularitza espezifikoa ere eskaintzen diegu kontratu- eta aurrekontratazio-arloan. Era berean, haien egiztapen-prozesuetan parte hartzen dugu zientzia eta teknologiako sare eta erregistro publiko guztien aurrean.

Azpimarratzekoa da gure Zerga Departamentuak profesional adituak dituela irabazi-asmorik gabeko erakundeei eman beharreko aholkularitzan, arreta berezia emanez horrelako erakundeen zerga-espezialitateei, bereziki Sozietateen gaineko Zergaren arloan (sozietateentzat aurreikusitako erregimen berezia aplikatzeko beharrezkoak diren eskakizunak, salbuetsitako errenten tipologia...) eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren arloan (zergaren subjektu pasiboa kontuan hartzea, salbuespen posibleak aplikatzea, hainbanatze-erregimena...).

Ildo horretan, enpresa-mezenasgoren eta -babesletzaren arloan aurreikusitako zerga-pizgarriak indartzen saiatzen gara elkarte eta fundazioen interes orokorreko helburuekin lagundu nahi duten guztiei.

Kontabilitate-arloan, laguntza eskaintzen dugu jardun-planak prestatzeko, urteko memoriak egiteko eta kontuak emateko.

Azkenik, irabazi-asmorik gabeko erakundeak esku hartzen duten berregituraketa- eta eraldatze-eragiketa ugarietan parte hartu dugu (bat-egiteak, elkartea fundazio bihurtzea, merkataritza-sozietatearen akzioen lagapen globalak fundazioari...), konplexutasun bereziko gaiei arreta eskainiz (diru-laguntzak galtzeko arriskuaren eta kontratu-suntsiarazpenen azterketa, zerga- eta lan-inplikazioak...). 

Kasu bakoitzaren atzean prosefional bat dago