Zerga arloa

Hasi ginenetik, zerga-aholkularitza osoa ematen diegu enpresa ugariri eta haien bazkideei, haien zerga-ordainketa planifikatu eta optimizatuz eta, aldi berean, arriskuak minimizatuz.

Gure jardun-esparruak, oro har, zerga guztiak biltzen ditu (Sozietateei gaineko Zerga, PFEZ, Ondarearen gaineko Zerga, BEZa, OEZ, zerga bereziak, udal-zergak...). Adituak ere baditugu zerga-arlo espezifikoetan, hala nola:

  • Zeharkako zergak: higiezinen sozietateak, hainbanaketa-erregimeneko sozietateak...
  • Inbertsioa atzerrian edo atzerritarrek Espainian egiten dutena: atzerriratuak eta aberriratuak, zerga-ordainketa helburu-herrialdean, kokapen iraunkorrak,…
  • Transferentzia-prezioak: lotutako eragiketa-araudia betetzea, beharrezkoa den dokumentazioa...
  • Sozietate kooperatiboak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, erakunde publikoak...

Gure bezeroei laguntzen diegu zerga-aholkularitzaren egunerokoan. Edozein eragiketa berezitan ere aholkatzen diegu, hala nola:

  • Berregituratzea: bat-egiteak, eszisioak, bereizketak, balore-trukeak, disoluzioak...
  • Enpresen salmenta: zerga-auditoriak (due diligence), plangintza...
  • higiezinen eta beste aktibo batzuen gaineko eragiketak.
  • Sozietatearen - bazkideen zerga-ordainketa: sozietate-egituren diseinua, Ondarearen Zerga, bazkideentzako ordainsaria...

Azkenik, azpimarratu behar dugu edozein motatako zerga-ikuskapenetan, administrazio-errekurtsotan eta zerga-arloko prozedura judizialetan parte hartzen dugula. Sektore Publikoko Departamentuko profesionalen lankidetza dugu prozedura horietan guztietan, guztiak ere esperientzia eta ezagutza handikoak administrazio-prozeduren arloan administrazioarekiko auzien esparruan. 

Kasu bakoitzaren atzean prosefional bat dago