Itzuli

Eva Ugarte

Abokatua

Sektore publikoa

Esan daiteke BSK enpresa eraiki zenetik ari naizela zerbitzuak ematen etxe honetan, eta bertako beteranoa naizenez, enpresa hau nola bilakatu den ikusi dut eta modu aktiboan hartu dut parte bertan; hasiera batean geneukan bokazioa enpresei aholkularitza juridiko orokorra eskaintzea zen, hasieran lantaldea osatzen genuen hiru profesionaletako edozeinek eskaintzen zuen, gaur egun, ordea, lana espezializatuta dago sailetan banatuta.

Bulegoko gai gehienei dagokienez horrela eskaini ditut nire zerbitzuak, ezin baitzen beste modu batera izan, eta enpresako sail guztiak eratzen parte hartu dut. Horrek guztiak behartu ninduen diziplina anitzeko prestakuntza jasotzera, batzuetan ikaraldiekin, baina, nolanahi ere prestakuntza aberatsa eta askotarikoa jaso dut; azkenean, Sektore Publikoko Saila, bere izaera eta berezitasunak dituena, sortu nuen nire lankide Ainhoa Oliverirekin batera, eta neu naiz Sail horren arduraduna. Besteak beste, merkataritza-arloko, irabazi-asmorik gabeko erakundeen zuzenbidearen arloko eta prozesu-arloko ezinbesteko inplikazioak dituen saila denez, BSKn eman ditudan 20 urte baino gehiagotan metatu dudan askotariko eskarmentua aprobetxatu ahal izan dut.

Etorkizunari dagokionez, iragartzen dut BSKn espezializazio gehiago izango direla eta espezializazio hori handiagoa izango dela: legezkotasunaren “supermerkatua” baino gehiago gai juridikoaren benetako “delicatessena” izango da. 

Lan-eremuak

Irabazi asmorik gabeko erakundeak, Real Estate / Higiezinen arloa/Eraikuntza, Auzibidea, arbitrajea eta bitartekotza, Sozietate arloa, Administrazio zuzenbidea eta sektore publikokoa.

Lan esperientzia

 BSK Legal & Fiscal.

Formakuntza

 Zuzenbidean lizentziaduna (UPV/EHU).

Hizkuntzak

Gaztelania 

Eva Ugarte