Lehiaren defentsa

Merkataritza-sekretuei eta barne-merkatutako negozio-informazioari buruzko azkenaldiko europar azterlan batek merkataritza-sekretuen garrantzi handia berretsi du, ez bakarrik korporazio handientzat, baita ETE eta start-upentzat ere. Eta gure bezeroekin berresten dugun joera da hori.

Bulegoan gure bezeroei aholkatzen diegu beren interesak babesteko desleialtzat har daitezkeen praktikak direla-eta, ez bakarrik sekretuak urratzeagatik, baita ere iruzurragatik, nahasketagatik, laidoztatzeagatik, praktika agresiboengatik, besteren izen ona esplotatzeagatik edo mendekotasun ekonomikoko egoera batengatik, kontratuko arau-haustea eragiteagatik edo galera-salmentagatik.
Zenbaitetan gure esku-hartzearen bidez enpresei ohartarazten diegu beren esku-hartze jakin batek izan ditzakeen arriskuez lehia desleialaren arloan, eta estrategia optimoa gomendatzen diegu horrelako ez-zilegi batean erortzea saihesteko.
Administrazio Publikoak berak, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren eta Autonomia Erkidegoetako organo eskudunen bidez, interes publikoa eraginpean hartzen duten lehia desleialeko egintzak aztertzen ditu, eta erabateko konpromisoa agertzen du gaur egun kolusio-jarrerak eta nagusitasun-posizioko abusuak jazarri eta zigortzeko, eta horrek behartu egiten ditu gure bezeroak beren enpresa-erabakietan egokitasun-azterketak zorroztera.
Gure esperientziak biltzen ditu, halaber, gure inguruneko enpresek horrelako praktikak egiteagatiko salaketa eta kalte-ordainen erreklamazioa, halakorik izan bada, lehen monopolistak ziren edo monopolistak ez ziren sektoreetan.
Lehiaren defentsaren esparruan, Fusioen eta Eskuratzeen arloko gure kideekin batera, kontzentrazio ekonomikoen aurre-jakinarazpenen eta jakinarazpenen prozesuetan parte hartzen dugu, baita eragiketa horiek egitearekin lotutako eta helburu horretarako beharrezkoak diren murrizketa osagarrien legezkotasun-azterketan ere, punta-puntako aholkulariekin lankidetzan erreferentziako merkatuen magnitude ekonomikoen azterketan. Kontratu-arloan oro har, lehiaren murriztaile gisa ulertu ahalko liratekeen klausulen legezkotasuna aztertzen dugu (esklusibitatea banaketa-kontratuetan, lizentzia eta lankidetza..., kontratuzko ez-lehiako itunak eta kontratu ondokoak...).
Eta estatuaren laguntzei dagokienez, Euskadiren zerga-onurei buruzko gure esperientziak ezagutza zabala eta eguneratua ematen digu arloari buruz, Sektore Publikoko gure kideekin partekatzen duguna, bereziki Estatuaren ondare-erantzukizuna eskatzeko bideragarritasuna balioetsi behar denean.

Kasu bakoitzaren atzean prosefional bat dago