Itzuli

Miren García

Zerga-aholkularia

Deustuko Unibertsitatean (ESTE) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentzia lortu ondoren, 2001ean hasi nintzen lanean bulegoan, eta hementxe garatu dut nire karrera profesionala zerga-arloan. Urte hauetan guztietan, enpresa sorta handi bati (esate baterako, alokairuaren, eraikuntzaren eta higiezinen sustapenaren, makina-erremintaren, galdaketaren, eta merkaturatzearen alorrean jarduten duten enpresak) ez ezik, enpresa horietako bazkide diren pertsona fisikoei ere zerga-arloko aholkularitza eta plangintza eskaintzea izan da nire lanaren ardatza, bereziki, zuzeneko eta zeharkako zergen arloan. Zehazkiago, nire ibilbide profesionalean, zerga-arloko aholkularitza errekurtsogilea eskaintzeaz gain, zerga-arloko ikuskaritzetan esku hartu dut eta aholkularitza eskaini dut, berraztertzeko errekurtso ugari jarri ditut, baita ekonomia- nahiz administrazio-arloko erreklamazioak eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoak ere, enpresa-berregituraketako prozesuetan parte hartu dut, eta bereziki Irabazi-asmorik gabeko Erakundeak berregituratzeko eta eraldatzeko eragiketetan. Etengabeko prestakuntza izan da nire helburu nagusietako bat eta orain ere halaxe da, ezin baita beste modu batera izan arauak etengabe aldatzen ari diren eta administrazio-arloko doktrina eta jurisprudentzia etengabe argitaratzen ari diren lanbide honetan. 

Lan-eremuak

Irabazi asmorik gabeko erakundeak, Zerga arloa.

Lan esperientzia

BSK Legal & Fiscal enpresan 2001eko irailaz geroztik.

Formakuntza

Deustuko Unibertsitateko (ESTE) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna, Kontabilitatea eta Finantzak espezialitatean (2001). Karrera Amaierako Saria.

Hizkuntzak

Gaztelania.

Miren García Gómez