Bulegoa

1991. urtean ekin genion gure ibilbideari, eta gaur egun 60 profesional baino gehiagoz osatuta dagoen eta Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan erabat sustraituta dagoen diziplina anitzeko bulegoa gara. Gure zerbitzuen kalitatea eta bezeroarenganako hurbiltasuna dira gure arrakastaren oinarriak.

NAZIOARTEKO IKUSPEGIA DUEN BULEGOA

Bulegoa sortu genuenetik gure bezeroei nazioarteko proiektuetan lagundu diegu. 2010. urtean, 100 herrialde baino gehiagotan presentzia duen Globalaw nazioarteko bulego-sarean sartu ginen; sareak 4.500 abokatu baino gehiago hartzen ditu barnean, eta lanaren bikaintasuna eta bezeroarenganako hurbiltasuna oinarri dituen gure filosofiarekin bat dator.

Globalaw

GURE INGURUAREKIN KONPROMETITUTA GAUDE

BSK Legal & fiscal sozietatea, gizartearekin konprometituta dauden pertsonaz dago osatua. Horretarako, irabazteko asmorik gabeko hainbat erakunderekin dihardugu lankidetzan ongintzari, kulturari eta elkartasunari lotutako helburuekin, pro bono lanaren, jardueren finantzaketaren eta ekitaldietako parte-hartzearen bitartez.

EZAGUTZAREKIKO DUGUN GRINA

Zuzenbideko profesional on baten lehengaia ezagutza da. Berritasunak aztertzen ditugu, beste aditu batzuei entzuten diegu, berritasunak bulego barnean eztabaidatzen ditugu, gure inguruarekin partekatzen ditugu eta eguneroko lanean aplikatzen ditugu.