Lan arloa eta gizarte segurantza

Inplikatu egiten gara: erantzun tekniko sinple batetik haratago.

Egunetik egunera, lan-harremanen mundua gero eta konplexuagoa da: enpresa modu berriak, eskakizun global berriak, lehiakortasun gero eta handiagoa... Konplexutasun horren ondorioz, lan-harremanen ezagutza eta kontrola funtsezkoa izan da eta da edozein enpresa-estrategiaren diseinuan eta garapenean. Arlo horretako gure zerbitzuak integralak dira eta hainbat faktore biltzen dituzte, zuzendarien eta langileen lan-baldintzekin hasi eta negoziazio kolektiboko prozesuekin buka, Administraziorekiko harremanak edo lan-arloko edozein motatako prozedura judizialetan letradu bezala gidatzea ditugularik tartean.

Horrela, alternatibarik onena bilatzen dugu enpresaren plantillaren lan-baldintzak finkatzeko, lan-kontratu oinarrizkoenetik konpromiso eta klausula konplexuetaraino (blindajeak, leialtzea, lehiarik eza, iraunkortasuna...) zuzendaritza- eta kudeaketa-organoen lan-baldintzen erregulazioa barne.

Laguntza eskaintzen diegu, halaber, gure bezeroei negoziazio kolektiboaren mundu gatazkatsuan, eta lan-arloko akordioen edozein motatako negoziazio-prozesuetan esku hartzen dugu (Hitzarmen Kolektiboak, Enpresa Itunak), edo enpresa berregituratzeko edozein motatakoetan (azpikontratazioa eta outsourcing, soldata- eta lanaldi-doikuntzak, lan-baldintzen aldaketak, enplegua erregulatzeko prozedurak...). Azpimarratzekoa da, halaber, hainbat enpresa-elkarterekin lankidetzan aritzen garela.

Bestalde, aholkularitza ematen diogu bezeroari ikuspegi dinamiko eta praktiko batetik begiratuta, edozein erakunde publikotan egin behar dituen izapide eta gestioetan (Gizarte Segurantza, Lan Ikuskaritza, Lan Ordezkaritza...). Bereziki, gure bezeroentzako aukerarik aldekoena biltzea lehenesten dugu prestazioen, kotizazioen edo hobarien arloan Gizarte Segurantzaren ingurune aldakorraren barruan eta Lan Ikuskaritzaren zehazpen-jardunen defentsan.

Era berean, bezeroarekin koordinatuta, lan-arloko edo Gizarte Segurantzako gatazkak planteatzen dituzten mota guztietako prozedura judizialak letradu bezala gidatzea planteatzen eta egikaritzen dugu, adiskidetzeko aurretiazko fasetik (SMAC, PRECO, eta abar) ahozko judizioraino eta plantea daitezkeen errekurtso jurisdikzional guztietaraino.

Azkenik, azpimarratzekoa da erantzun egiten diegula gure bezeroen nazioartekotze-premiei (langileak aberriratzea eta atzerriratzea, aldi baterako desplazamenduak, eta abar.). 

Kasu bakoitzaren atzean prosefional bat dago