Transferentzia prezioak

Transferentzia-prezioak ez dira zientzia zehatza: balio-judizioak eskatzen dituzte Administrazioaren zein zergadunen aldetik.

Abiapuntutzat hartuta ELGAk berak zabal onartzen duela gai honen konplexutasuna, lotutako beren eragiketak burutzeko gure bezeroei segurtasun juridikoa ematea da gure lana aholkulari gisa, betiere ezarritako lege-esparruaren barruan.

Eraginpeko pertsona eta enpresen taldearen sozietate-egitura eta egitura funtzionala ulertzearekin hasten da gure parte-hartzea. Ondoren, egindako eragiketen sendotasuna aztertzen dugu, erreferentzia gisa hartuta alde independenteen artean merkatuan daudenak, arm’s length printzipioa betetzen dutenak.

Azken urteetan, lotutako eragiketen euskarri-dokumentazioa egiten ari gara (Master Files eta Local Files), foru-lurraldean zein lurralde erkidean eta atzerrian, gure nazioarteko sarearen laguntzarekin (Globalaw) beste herrialdeetan aplikatzekoa den araudia betetzeko.

Gure bezeroek hainbat lan agintzen dizkigute, transferentzia-prezioen haien politikaren plangintzarekin hasi eta Tributuen Ikuskaritzak egindako egiaztapenetako haien defentsarekin buka.

Lan horiek egiteko, gure ekonomilariek, zerga-aholkulariek eta abokatu merkantilistek lotutako eragiketen balorazioa egiten dute, haien zerga-inplikazioak aztertzen dituzte (nazioan zein nazioartean) eta dagozkion akordio edo kontratuak lantzen dituzte. 

Kasu bakoitzaren atzean prosefional bat dago