BULEGO DESBERDIN BAT GARA

Bere lanbideaz maitemindurik dauden pertsonez osaturiko taldea, balio jakin batzuk, eta jakina, ezagutza eta esperientzia zabalak dituztenak.

Zu ezagutzeko eta zure helburuak ulertzeko entzuten zaitugu, zure helburuekin bat egiten dugu eta hauek lortzeko gure esku dagoen guztia egiten dugu.

ZURE BAZKIDEA LEGE- ETA ZERGA-GAIETAN

"Azken urteotan, negoziazio kolektiboa funtsezkoa izan da merkatuaren baldintza berrietara egokitzeko. BSK-k eman digun laguntza ezinbestekoa izan da hori guztia burutzeko".

SPICER AYRA CARDAN

"BSK-k bermea ematen digu, hau da, ikuspegi juridikotik begiratuta, gauzak behar bezala eginda dauden bermea. Haien gertutasuna, prestasuna eta profesionaltasuna balioesten ditugu. Teknologiaren munduan, gauzak oso azkar aldatzen dira eta guk malgutasuna eta sormena ditugu beharrezko geure erronkei aurre egiteko. BSK-k ulertu egiten gaitu, eta guk behar ditugun zerbitzu mota guztiak ematen dizkigu. Etapa guztietan izan ditugu alboan, proposatu ditugun negozio-eredu guztietan. Oso ongi ezagutzen gaituztela sentitzen dugu".

Ainhoa Lete

Bunt Planet

"Urte gutxitan enpresa bat izatetik 12 enpresa baino gehiagoz osatutako nazioarteko talde izatera pasa gara. BSK bidelagun perfektua izan dugu. Alde batetik, eguneroko lanean azkar eta behar bezala erantzuten die geure premiei, eremu juridiko guztietan. Bestetik, egiten dizkiguten ekarpenak funtsezkoak izaten dira nazioko eta nazioarteko geure operazio korporatiboetan eta teknologia berrien eremuan hasten ditugun proiektu berriak ezartzeko garaian".

Josu Azcue

GRUPO ETXE-TAR

"Hainbat alderdi nabarmenduko nituzke: profesionaltasun handia, kontsultetan egiten duten jarraipena eta harremanetan eskaintzen duten goxotasuna. Laburbilduz, kalitatezko zerbitzua eta gertuko tratua".

Marí­a Jesús Alzuguren

Betapack

"Ezagutu genituenean abokatuen bulego egokia bilatzen ari ginen; abokatuez gain, zerga-aholkulariak ere nahi genituen, zerbitzu integrala eskainiko zigun bulego bat, kalitatezko zerbitzua eta gertutasuna eskainiko ziguna. Bete-betean asmatu genuen; ez dira besteak bezalakoak".

LASER EBRO

"20 urte baino gehiago daramagu BSKrekin lanean eta, urte horietan guztietan, merkataritzako kontratuak egiten lagundu digute, batik bat, eta zerga-arloko aholkularitza ere eman digute. Hainbeste urtez bidelagun izan baditugu, zerbaitegatik izango da. Zer da gehien balioesten duguna? Gai hauetan garrantzitsuena dena: konfiantza".

Roberto Álvarez

Ad Hoc Comunicación y Marketing

"Urte luzez ezagutzen dugu BSK. Oso profesionalak direla pentsatu izan dugu beti, baina duela hainbat urte, Txinan sozietate bat eratu eta abiarazi behar izan genuen eta aho zabalik utzi gintuzten. Berehala, Globalaw-eko bere korrespontsalekin harremanetan jarri ziren Pekinen, eta prozesu osoan bidelagun izateaz gain, sortu zitzaizkigun zalantza guzti-guztiak argitu zizkiguten. Pekinera joan ginenerako den-dena prest zegoen, BSK-k gainbegiratua. Oso zaila izango zela uste genuen, baina haien laguntzarekin, askoz ere errazagoa izan zen".

Iñaki Torrecilla

GORATU MÁQUINAS-HERRAMIENTA

"BSKrekin konfiantza osoa dugu sortu zenetik, badira 25 urte baino gehiago. Garai hartan talde gazte baten alde egin genuen, prestakuntza egokia eta lanerako ilusio handia zuten profesionalak zirelako. Aholkularien bulegoa hautatu behar genuenean, guk bezero garrantzitsua izan nahi genuen haientzat, ez beste bat bakarrik, eta guretzat denbora hartzeari eta azkar erantzuteari garrantzia ematen genion. Gaur egun asko handitu da bulegoa, baina hasierako espiritu horri eusten diote. Haientzat oraindik ere garrantzitsuak garela sentitzen dugu eta, gainera, gurekin batera egin dute aurrera, sortzen zaizkigun premia berriei erantzunez".

Iñaki Azcue

Bombas Azcue

"Alcortaren historiaren une jakin batean auzi oso garrantzitsua izan genuen multinazional handi baten aurka. BSK hautatu genuen geure abokatuak izateko. Gogo biziz egin zuten lan, egitateak sakon aztertu zituzten, mota guztietako frogak bilatu zituzten, peritu-txostenak ulertu zituzten, argudio juridiko egokiak aurkeztu zituzten eta demanda guztiz osatua prestatu zuten. Auziaren bistan gozatua hartu nuen galdeketak nola bideratu zituzten ikusita. Lan ezin hobea egin zuten, eta , ondo bukatzeko, arrazoia geuk genuela frogatu eta epaiketa irabazi egin genuen".

Lorenzo Mendieta

ALCORTA FORGING GROUP

"EVIA taldearen zuzendari naizenetik, duela 20 urte baino gehiagotik, BSK-k enpresa-arloko erabakiak hartzen lagundu digu, ikuspegi juridikotik eta fiskaletik begiratuta. Haien laguntzarekin sozietateak erosi ditugu, banaketa-kontratu garrantzitsuak negoziatu ditugu, negozio-ildo berriak abiarazi ditugu, atzerriko geure filialen jarraipena egin dugu, bazkideen arteko harremanak antolatu ditugu… Gure zuzendaritza-taldeko kide bihurtu dira".

Iñaki Odriozola

SUMINISTROS EVIA

Zer egin dezakegu zuri laguntzeko?