PRIBATUTASUN POLITIKA

2018/05/25etik indarrean dagoen bertsioa

Pribatutasun Politika honek (aurrerantzean, “PRIBATUTASUN POLITIKA”) www.grupobsk.com/es izeneko domeinuaren bidez sarbidea duen web-orriaren (aurrerantzean, “WEBGUNEA”) erabiltzaile gisa zeuk ematen dizkiguzun datu pertsonalak BSK LEGAL & FISCAL ASOCIADOS SLPek (aurrerantzean, “BSK LEGAL & FISCAL”) biltzeko eta tratatzeko prozesua arautzen du. Barne dira blog zerbitzuak, sare sozialak, “Newsletter” informazio-zerbitzuak edo une bakoitzean WEBGUNEAREN bidez erabilgarri dauden bestelako funtzionalitateak. Hori guztia alde batera utzi gabe zuri beharrezko informazioa helarazteko eta, hala badagokio, zure adostasuna eskatzeko WEBGUNEAN eskuragarri dauden atal ezberdinetan, formularioetan edo zerbitzuetan ezarritako aurreikuspen zehatzak.

BSK LEGAL & FISCAL sozietateak eskubidea du PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko legegintzan, jurisprudentzian eta/edo arlo administratiboan izaten diren berrikuntzetara nahiz une bakoitzean WEBGUNEAREN bidez garatzen dituen jardueretara egokitu behar denean, uneoro kontuan izanda zure eskubideak eta interesak.

Edonola ere, BSK LEGAL & FISCAL sozietateak PRIBATUTASUN POLITIKAN sartu ahal izateko baliabide tekniko egokiak emango dizkizu, datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudiari jarraituz kontuan izan behar ditugun informazio-betebeharrak behar bezala betetzeko.

1. Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

Zure datuen tratamenduaren arduraduna BSK LEGAL & FISCAL da (aurrerantzean, “BSK LEGAL & FISCAL”), merkataritza-sozietatearen helbidea da Zuatzu Enpresa Parkea, Oria eraikina, Zuatzu kalea 8, 1. solairua, eta IFZ B-75115840. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan erregistratua dago: 2.660 liburukia, 45 folioa, SS-36.663 orrialdea.

PRIBATUTASUN POLITIKAREKIN eta/edo zure datu pertsonalen tratamenduarekin zerikusia duen edozein gairi buruzko kontsulta egiteko, adierazitako posta-helbidearen edo rgpd@grupobsk.com helbide elektronikoaren bidez jar zaitezke gurekin harremanetan.

2. Nola lortu ditugu zure datu pertsonalak?

BSK LEGAL & FISCAL sozietatean tratatzen ditugun datu pertsonalak zuk zeuk eman dizkiguzu (i) WEBGUNEAREN bidez nabigatzean bete dituzun formularioen bidez (e.g. enplegu-eskaintzei eta/edo hautaketa-prozesuei buruzko formularioak); edo (ii) kontsulta egiteko mezu elektroniko baten bidez.

Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak izango balira, ziurtatzen duzu hirugarren horri eman diozula PRIBATUTASUN POLITIKAREN berri eta lortu duzula haren datuak BSK LEGAL & FISCAL sozietateari jarraian adierazitako helburuetarako, emateko haren adostasuna.

Bestalde, jakinarazten dizugu sare sozialetako zure datuak ere tratatu ditzakegula BSK LEGAL & FISCAL sozietateak erabiltzen dituen sare sozialetako profil korporatiboen bitartez, eta sare sozial bakoitzean ezarritako terminoak eta baldintzak jarraituz.

3. Zein eratako datuak tratatzen ditugu?

BSK LEGAL & FISCAL sozietatean tratatzen ditugu zurekin harremanetan jartzeko erabiltzen ditugun formularioen bidez eta/edo helbide elektronikoaren bidez eman dizkiguzun datuak, bai eta BSK LEGAL & FISCAL sozietateak erabiltzen dituen sare sozialetako profil korporatiboen bitartez lortu ditugunak ere.

BSK LEGAL & FISCAL sozietatean, bereziki, honako datu-kategoriak tratatzen ditugu, WEBGUNEAZ egiten duzun erabileraren arabera:

  • Identifikaziorako eta harremanetarako datuak (e.g. izena, abizenak, NANa, posta-helbidea eta helbide elektronikoa, telefono-zenbakia, etab.).
  • Interneteko nabigazio-datuak (e.g. IP helbidea, web-orrietako bisitak, wifi sareetako konexioak, etab.).
  • Ezaugarri pertsonalei, prestakuntzari, enpleguari, eta abarri buruzko datuak (BSK LEGAL & FISCAL sozietateak deitzen dituen eta zuk borondatez parte hartzen duzun enplegu eskaintzen/eskaeren eta/edo hautaketa-prozesuen kasuan).

4. Zein helbururekin eta legitimaziorekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zuk emandako datuak honako helburu hauekin tratatzen ditugu:

  • WEBGUNEAREN edo posta elektronikoaren bidez egiten dituzun informazio-eskaerak, iradokizunak, kexak edo erreklamazioak tramitatzea eta kudeatzea.
  • BSK LEGAL & FISCAL sozietatearekin WEBGUNEAREN bidez formalizatzen dituzun zerbitzuen eta produktuen kontratazioa tramitatzea eta kudeatzea.
  • Baliabide ezberdinen bidez, baita elektronikoen bidez ere, BSK LEGAL & FISCAL sozietatearen, eta sozietateak eskaintzen dituen zerbitzu eta jarduera profesionalei buruzko, merkataritza eta publizitate komunikazioak, bai eta garrantzizko bestelako informazioa ere, zuri bidaltzea, zuk adostasuna eman baduzu.
  • Zure enplegu-eskaera edo enplegu-eskaintza bateko zure izen ematea eta hautaketa-prozesu bateko zure parte hartzea kudeatzea, zuk adostasuna eman baduzu.

BSK LEGAL & FISCAL sozietateak, aplikatzekoa den araudiari jarraituz, zure datu pertsonalez egiten duen tratamendua WEBGUNEAN horretarako gaitutako mekanismoen bidez zeuk borondatez emandako datu pertsonalak biltzean zeuk emandako adostasunak legitimatzen du.

Gogoratzen dizugu edozein unetan ezeztatu dezakezula libreki eta dohainik zure adostasuna, 7. atalean adierazitako terminoetan.

5. Nori komunikatuko dizkiogu zure datuak?

Legeak hala agintzen duen kasuetan bakarrik (e.g. Zerga Administrazioak, Justizia Administrazioa edo administrazio publikoak) komunikatuko dizkio BSK LEGAL & FISCAL sozietateak zure datuak hirugarren erakunde bati.

Ez da aurreikusten zure datuen nazioarteko transferentziarik egitea.

6. Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

Orokorrean, zure datu pertsonalak gordeko ditugu horiek tratatzeko zeuk emandako adostasuna atzera botatzen duzun arte edo datuak ezereztea eskatzen duzun arte, eta BSK LEGAL & FISCAL sozietateak dagozkion lege-betebeharrak betetzeko behar duen denboran.

Nolanahi ere, jakinarazten dizugu BSK LEGAL & FISCAL sozietateak datuak garbitzeko barne-politikak dituela ezarrita bere esku dauden datu pertsonalak gordetzeko epeak kontrolatzeko, eta datuak, beraz, ezereztu ahal izango dira jada beharrezkoak ez direnean eta/edo biltzean zuten helburuetarako egokiak izateari uzten diotenean.

Alde horretatik, jasota uzten da, enplegu-eskaeren eta BSK LEGAL & FISCAL sozietatearen eta zuk borondatez parte hartu duzun enplegu-eskaintzen eta/edo hautaketa-prozesuen kasuan, ezaugarri pertsonalei, prestakuntzari, enpleguari eta abarri buruzko datuak gehienez ere 2 urteko epean ezereztuko direla.

7. Zein dira zure eskubideak?

Datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudiak zure datu pertsonalei buruzko hainbat eskubide ematen dizkizu, eta horiek tratatzen diren bitartean baliatu ahal izango dituzu. Honakoak dira eskubide horiek:

  • Zure datuetan sartzeko eskubidea: zure datuetara sartzeko eskubidea duzu zuri buruzko zein datu pertsonal tratatzen ari garen jakin dezazun.
  • Zure datuak zuzentzea edo ezereztea eskatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan guk tratatzen ditugun zure datu pertsonal okerrak zuzen ditzagula edota, besteak beste, bildu zirenean zeuden helburuetarako jadanik beharrezkoak ez badira, ezerez ditzagula eskatzeko eskubidea duzu.
  • Zure datuen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan zure datuen tratamendua muga dezagula eskatzeko eskubidea duzu, eta kasu horretan jakinarazten dizugu erreklamazioak gauzatzeko edo aldezteko bakarrik gordeko ditugula, datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudian aurreikusita dagoen moduan.
  • Zure datuak transferitzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, guri eman dizkiguzun zure datu pertsonalak erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean jasotzeko eskubidea duzu, bai eta beste tratamendu-arduradun bati bidaltzekoa ere.
  • Zure datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea: egoera jakin batzuetan eta zure egoera partikularra dela eta, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea duzu, eta kasu horretan datu pertsonalak tratatzeari utziko diogu, nola eta ez den egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.

Era berean, eskubidea duzu zure adostasuna edozein unetan kentzeko. Adostasuna kentzeak ez du eraginik izango kendu aurretik emandako adostasunean oinarrituriko tratamenduaren legitimitatean.

Eskubide horiek gauzatzeko eskaera idatziz egin behar zaio BSK LEGAL & FISCAL sozietateari, 1. atalean adierazitako posta-helbidean edo rgpd@grupobsk.com helbide elektronikoan.

Azkenik, jakinarazten dizugu erreklamazioa jar dezakezula Kontrol Agintaritza eskudunean (Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia), bereziki ezin izan badituzu zure eskubideak behar bezala gauzatu. Agintaritza horrekin harremanetan bere web-orriaren bidez jar zaitezke: www.agpd.es

8. Segurtasun-neurriak

BSK LEGAL & FISCAL sozietateak konfidentzialtasun osoz eta sekretua gordetzeko betebeharra aplikatuz tratatuko ditu beti zure datuak, datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudian aurreikusitakori jarraituz eta zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datuok alteratzea, galtzea edo baimenik gabe tratatzea, eta datuetara baimenik gabe sartzea saihesteko neurri tekniko eta antolaketazkoak hartuta, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta zer arriskuren mende dauden kontuan izanda.

9. Cookie politika

Bestalde, adierazten dizugu BSK LEGAL & FISCAL sozietateak cookie politika duela ezarrita, eta honako esteka honen bidez eskura daiteke.