Legal & Fiscal
Itzuli

Unai Labandibar

Finantza-arduraduna

BSKren Administrazio eta Finantza Saileko finantza-arduraduna da 2024. urteko azaroaz geroztik. 

Hori baino lehen, zerga zuzenbidearen arloko abokatu gisa aritu zen GARRIGUES-en eta CIALT-en. Besteak beste, ohiko jardunbideak izan ditu zergen likidazioak eta zerga-betebeharrak kudeatzea, kontsultei erantzuna ematea eta eguneroko aholkularitza ematea, Administrazio Publikoaren aurrean erreklamazioak, idazkiak eta errekurtsoak jartzea, berregituraketa-eragiketetan parte hartzea eta Due Diligence txostenak egitea. 

Gaur egun, erronka berri bati egin behar dio aurre, BSKren barne ataleko finantza eta zerga arduradun gisa.

Formakuntza

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan eta Zuzenbidean gradu bikoitza, Deustuko Unibertsitatea (Juan de Churruca sarirako izendatua Gradu Amaierako Lanik onenean).

Abokatutza Masterra, Nebrijako Unibertsitatea.

Finantza-Kudeaketan eta Zuzendaritzan Executive Masterra, Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea.

Lan-eremuak

BSK Legal & Fiscal 2024az geroztik

Hizkuntzak

Euskara
Ingelesa
Frantsesa