Saioa Egaña
Abokatua. Bazkidea
Saioa Egaña
Abokatua. Bazkidea
BSKren Donostiako bulegoko Sektore Publikoko departamentuko bazkidea da, eta bertan garatu du bere karrera profesional guztia.
Kontratazio publikoan aditua da, eta hainbat forma juridiko dituzten sektore publikoko erakundeei (administrazio publikoak, merkataritza-sozietateak, fundazioak, elkarteak, zuzenbide publikoko erakundeak, eta abar) eguneroko aholkularitza ematen die.
Azpimarratzekoa da lizitazio prozeduretan duen parte hartzea, hauen fase guztietan (prestakuntza, esleipena, ondorioak, kontratuen betetzea eta azkentzea), eta kontratazio arloko errekurtso berezietan ematen duen abokatu aholkularitza.
Bestalde, aholkularitza eskaintzen du administrazio zuzenbidearen hainbat arlotan, gai hauek jorratuz: administrazio prozedurak, dirulaguntzak eta babesletzak, sozietate publikoen eta irabazi asmorik gabeko erakundeen barne funtzionamenduko araubideak, eta abar.
Formakuntza
Zuzenbidean Lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean/Universidad del País Vasco (UPV/EHU).
Deustuko Unibertsitatearen berezko titulua: "Kontratu publikoetan aditua".
Madrilgo Urrutiko Unibertsitatearen berezko titulua: "Administrazio eta Tokiko Administrazio Zuzenbideko Goi Mailako Kurtsoa".
Lan-eremuak
BSK Legal & Fiscal 2011z geroztik
Hizkuntzak
Euskara
Ingelesa