Legal & Fiscal
Itzuli

Nohán Alberdi

Abokatua. Bazkidea

BSKren Donostiako bulegoko Merkataritza departamentuko bazkidea da, eta bertan garatu du bere karrera profesional guztia. 

Merkataritza zuzenbidean aditua da, bat-egite eta eskuraketetan, merkataritza kontratuetan eta sozietateen zuzenbidean bereziki. 

Nabarmentzekoa da sozietateak salerosteko (erosleei zein saltzaileei aholkularitza emanaz) operazio askotan izan duen parte hartzea, bai eta bat-egite, zatiketa eta berregituraketetan izan duena ere. 

Gainera, sozietate zuzenbideari eta kontratuei buruzko eguneroko aholkularitza ematen die hainbat sektoretako bezeroei, eta hainbat enpresetako idazkari ez kontseilaria da. 

Bestalde, aditua da gatazkak prebenitzeko sozietate mekanismoak diseinatzen (bazkide itunak, sindikazio itunak, eta abar) eta enpresa gatazkak onbideratzen.

Formakuntza

Zuzenbidean Lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean.

Lan-eremuak

BSK Legal & Fiscal 2000az geroztik

Hizkuntzak

Euskara