Legal & Fiscal
Itzuli

Mattin Astigarraga

Abokatua

BSKren Donostiako bulegoko Sektore Publikoko departamentuan jarduten du, eta bertan garatu du bere karrera profesional guztia. 

Hainbat forma juridiko dituzten sektore publikoko erakundeei (administrazio publikoak, merkataritza sozietateak, fundazioak, elkarteak, zuzenbide publikoko erakundeak, eta abar) eguneroko aholkularitza ematen die, batez ere kontratazio publikoarekin lotutako gaietan. 

Lizitazio eta kontratazio prozesu askotan izan duen parte hartzea azpimarratzekoa da; prozesu horien fase guztiak landu dituelarik: pleguak idaztea, prozedurak garatzea, kontratua gauzatzean izandako gorabeherak, kontratu aldaketak eta ebazpenak… 

Lizitazio prozedura osoan zehar sor daitezkeen gai guztietan aholkularitza ematen aditua da, bai eta lizitazio elektronikoa izapidetzean eta kontratatzailearen profilean iragarkiak argitaratzean sortutako zalantzak argitzen ere. 

Fundazioei aholkularitza eta laguntza ematen ere esperientzia handia du, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Estatuko Erregistro eta Babesletzarekin dituzten harreman guztietan.

Formakuntza

Zuzenbideko Gradua Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).

Abokatutza Masterra Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).

Lan-eremuak

BSK Legal & Fiscal 2018az geroztik

Hizkuntzak

Euskara
Ingelesa