Legal & Fiscal
Itzuli

Luis Ramón Solórzano

Abokatua. Bazkidea & Legezko Sailaren Arduraduna

BSKren departamentu legaleko bazkidea eta arduraduna da, eta 1999tik bertan garatu du bere ibilbide profesional guztia. 

Abokatu aholkularia edo/eta Idazkaria da hainbat enpresetako Administrazio Kontseiluetan. Enpresa horien artean, nabarmentzekoak dira industria, nekazaritzako elikagaigintza eta retail merkataritza arloetakoak. 

Esperientzia handia du merkataritza zuzenbideko arloan orokorrean eta operazio korporatiboetan. Era berean, nabarmentzekoa da Delituen Prebentziorako Programak (Corporate Compliance) hainbat sektoretako enpresetan ezartzeko proiektuetan izan duen lidergoa eta parte hartzea. 

Datuak babesteko proiektuetan, softwarea garatzeko kontratuetan, E-commercen eta 4.0 Industrian (Big Data, Adimen Artifiziala, Cross-Computing, Zibersegurtasuna, etab.) esperientzia handia du baita ere. 

Ingeniaritza Fakultateko 4.0 Industria Programako irakaslea eta Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Digitaleko Aditu Programako irakaslea da (Deustoko Unibertsitatean biak).

Formakuntza

Zuzenbidean Lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean.


Lan-eremuak

BSK Legal & Fiscal 1999az geroztik

Hizkuntzak

Ingelesa