Luis Unceta-Barrenechea
Bazkide Zuzendaria
Luis Unceta-Barrenechea
Bazkide Zuzendaria
Gogoan dut zergatik erabaki nuen zuzenbidea ikastea. Betidanik pentsatu izan nuen ingeniaria izan nahi nuela eta enpresa munduan aritu; logikarako eta zenbakietarako trebea nintzen eta. Egun batean, ordea, zuzenbidean 1 gehi 1 ez zirela 2 ohartu nintzen, logikaren bitartez bi ikuspuntuak defenda zitezkeen eta. Liluragarria zirudien.
Ikasketak amaitu eta Arthur Andersen-en hasi nintzen berehala; han "maisu" zoragarriak izan nituen, pixkanaka abokatu bihurtu nindutenak.
1991. urtearen amaieran "BSK" sortzea erabaki nuen. 30 urte baino gehiago igaro dira eta, gure profesional handien dedikazioari eta zuzenbidearekiko duten pasioari esker, gure bezeroek gugan erakusten duten konfiantzarekin batera, erreferentziazko abokatu eta zerga-aholkularien bulego bat gara inguruotan.
Nolanahi ere, ilusioz lan egin dut beti, zuzenbidean eta enpresa-munduan neure burua eta lankide ugari trebatuz, diziplina anitzeko taldeak koordinatuz, gure bezeroen helburuak lortzen saiatuz eta unerik onenetan eta txarrenetan haien ondoan egonez.
Formakuntza
Zuzenbidean Lizentziatua (UPV/EHU).
Lan-eremuak
BSK Legal & Fiscal 1991z geroztik