Jon Somocueto
Abokatua. Bazkidea
Jon Somocueto
Abokatua. Bazkidea
- Bat-egiteak eta eskuraketak
- Datuen babesa
- Merkataritza
- Startup eta venture capital
- Teknologia eta Zuzenbide Digitala
BSKren Zuzenbide digitaleko eta Merkataritza departamentuetara atxikia dago eta bulegoko bazkidea da.
Bere ibilbide profesionalaren hasieratik merkataritza zuzenbidearen arloan jardun du, bereziki enpresa zuzenbidean, merkataritza kontratazioan, inbertsio akordioetan eta bat-egite eta eskurapenetan. Halaber, nabarmentzekoa da hainbat sektoretako enpresei egunerokotasunean ematen dien aholkularitza zerbitzua, bai eta enpresak erosteko eta saltzeko edota sozietate berrantolaketa operazioetan izan duen parte hartzea.
Era berean, espezializazio maila handia garatu du zuzenbide digitalaren arloan, mota guztietako konpainiei aholkularitza ematen hainbat eta hainbat gaietan, hala nola, literatura, arte eta ikus-entzunezko obren babesa, defentsa eta negozio juridikoak; softwarea eta jabetza intelektualeko beste eskubide batzuk; IA kudeatzeko barne politiken diseinua eta ezarpena; lan arloko eskubide digitalak; pribatutasunaren arloko aholkularitza; datuak babesteko kanpo ordezkariaren zerbitzuak; eta bezeroak kontrol agintaritzaren aurrean ordezkatzeko zereginak, horietako batzuk aipatzearren.
Formakuntza
Zuzenbidean Lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean.
Enpresa Abokatutzako Masterra Euskal Herriko Unibertsitatean.
Ziberzuzenbideko Masterra (UCAM - Murtziako San Antonio Unibertsitate Katolikoa).
Lan-eremuak
BSK Legal & Fiscal 2007az geroztik