Legal & Fiscal
Itzuli

Eugenio Garayalde

Abokatua. Bazkide

Bere ibilbide profesionala BSK-ko merkataritza departamentuan hasi ondoren, sektore publikoko departamentuan sartu zen, eta esperientzia handia hartu zuen administrazio zuzenbidean. Gaur egun, departamentu prozesaleko bazkidea da, eta abokatu zerbitzuak ematen ditu arlo zibilean (sozietate akordioen aurkaratzeak, kontratuko eta kontratuz kanpoko erantzukizuna, eraikuntza, aseguruak, etab.) eta administrazio eta administrazioarekiko auzien prozeduretan (ingurumena, hirigintza, ondarea, zehapen arloa, toki erakundeak, zerga-erakundeak, herri administrazioen ondare erantzukizuna, estatu laguntzak, dirulaguntzak eta kontratazio publikoa). 

Era berean, aholkularitza ematen du kontratazioaren eta higiezinen arloan eta, BSK-ko beste departamentu batzuekin koordinatuta, merkataritza operazioen arloan (bat-egiteak eta eskuratzeak, enpresa-berrantolaketak, merkataritza-kontratazioa, etab.), administrazio zuzenbidearen eta erregulatzailearen ikuspuntutik.

Formakuntza

Zuzenbidean Lizentziatua Salamankako Unibertsitatean

Lan-eremuak

BSK Legal & Fiscal 2008az geroztik