Legal & Fiscal
Itzuli

Berenice Ávalos

Zerga-aholkularia. Bazkide

Mexikon hasi zuen bere ibilbide profesionala 2000. urtean, finantza-auditoretzaren eta zerga-aholkularitzaren arloetan. Transferentzia-prezioetan espezializatu zen Londreseko Big-4 batean, non 8 urtez lan egin zuen. 2016an BSKren Transferentzia Prezioen departamentuan sartu zen analisi teknikoen eta proiektuen kudeaketaren arduradun gisa. 

Proiektu askotan parte hartu du (diseinuan, eztabaidan eta dokumentazioaren prestaketan), betiere bezeroei –familia-enpresetatik hasi eta presentzia globala duten multinazionaletaraino— laguntzeko helburua oinarri izanik, ziurtasunak lortuz, transferentzia-prezioen arriskua gutxituz eta arlo horretako obligazioak betetzen direla bermatuz. Ukiezinetatik hasi eta talde barruko finantzaketara bitarteko operazioak aztertu ditu, baita establezimendu iraunkorrei etekinak esleitzea ere. Sektoreaz duen ezagutzak arlo asko hartzen ditu, besteak beste, Produktuak eta Zerbitzuak, Industria, Pharma, Energia, Entretenimendua eta Automozioa.

Formakuntza

Kontularitza Publikoan (Enpresagintza) lizentziatua La Salle Unibertsitatean (Mexiko Hiria). 

Nazioarteko Finantza eta Zergetan Masterra, Birminghamgo Unibertsitatean (Erresuma Batua).

Lan-eremuak

BSK Legal & Fiscal 2016az geroztik

Hizkuntzak

Ingelesa