Legal & Fiscal
Itzuli

Beatriz Urbina

Abokatua

2017an ekin zion bere ibilbide profesionalari, Garrigueseko Zerga departamentuan. Bertan, Zerga zuzenbideko aholkularitza integralean espezializatu zen, bai foru eremuan, bai lurralde erkidean. Ondoren, PwC-n (PriceWaterhouseCoopers) jarraitu zuen bere ibilbide profesionala aholkularitza-arlo berean jarduten, 2023an BSKren Zerga departamentuan sartu zen arte. 

Haren jarduera Zerga zuzenbideko hainbat motatako gaiak ebaztean datza, bereziki enpresei zuzeneko eta zeharkako zergapetzeari buruz aholkularitza ematea, kontsultak prestatzea eta zerga-prozeduretan parte hartzea, bai eta berregituraketa prozesuetan eta Due Diligence prozesuetan esku hartzea ere.

Formakuntza

Gradu bikoitza Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan eta Zuzenbidean Deustuko Unibertsitatean (Bilbo).                          

Abokatutza Masterra UNIRren.

Zerga-Aholkularitzako Masterra Bilboko Merkataritza Ganberan.

Lan-eremuak

BSK Legal & Fiscal 2023az geroztik

Hizkuntzak

Ingelesa