Legal & Fiscal
Itzuli

Beatriz Ferrer

Lege-aholkularia

Lege aholkularia da BSKren Iruñako bulegoko Merkataritza zuzenbideko departamentuan, 2023ko maiatzean hasi zelarik bertan lan egiten. Gaur egun, abokatutzan eta prokuradoretzan sartzeko masterra egiten ari da. 

Bere jarduera merkataritza zuzenbidean oinarritzen da, zehazki, sozietateen zuzenbidean, merkataritza kontratuetan eta sozietate berregituraketetan. 

Bere jardunean enpresen, aktiboen eta pasiboen salerosketa operazioetan, enpresa berregituraketetan, eta finantzaketa korporatiboko eta zorra berregituratzeko operazioetan parte hartu du. 

Gainera, egunerokotasuneko aholkularitza sozietarioa ematen die sektore desberdinetako bezeroei, eta hainbat enpresatako Administrazio Kontseiluko Idazkaritzaren kudeaketan parte hartzen du.

Formakuntza

Zuzenbidean eta Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan Gradua (Nazioarteko Programa) Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Abokatutzan eta Prokuradoretzan jarduteko Unibertsitate Masterra Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean.

Lan-eremuak

BSK Legal & Fiscal 2023az geroztik

Hizkuntzak

Ingelesa
Frantsesa