Ana Elena Martinez
Administraria
Ana Elena Martinez
Administraria
1985eko udan amaitu zituen Zuzendaritza Idazkaritzako ikasketak, eta uda horretan bertan hasi zituen praktikak Donostiako Ospitalean. Bertan, ebakuntza gelen bulegoan aritu zen txostenak, pazienteen fitxak eta posta-banaketa bezalako lanak egiten. Urte hartako abenduan, “Recalde-Torrecilla Abogados” bulegoan hasi zen lanean, eta 2000ko martxora arte egon zen bertan. Bulego horretan arlo administratiboko lan guztiak egiteaz arduratzen zen, besteak beste, telefono bidezko arreta eta bisiten harrera, fakturazioa, txostenak egitea, epaitegirako idazkiak, aktak idaztea, eta notaritzarekin eta ogasunarekin egin beharreko kudeaketak egitea.
2000ko martxoan, BSKren Administrazio departamentuan hasi zen lanean, eta bertan hainbat zeregin betetzen ditu, besteak beste: telefonoz bidezko arreta, bezeroentzako proposamenak prestatzea, testu tratamenduak, nominak eta gizarte aseguruak prestatzea, zergak kudeatzea eta fakturazioaz arduratzea.
Formakuntza
Zuzendaritzako Idazkaritza (Nazaret Kultur Zentroa).
Ofimatikari buruzko hainbat ikastaro: word, excel, nominak eta kontratuak, fakturazioa…
Lan-eremuak
BSK Legal & Fiscal 2000az geroztik