Ainhoa Oliveri
Abokatua. Bazkide
Ainhoa Oliveri
Abokatua. Bazkide
BSK-ko Donostiako bulegoko Sektore Publikoko Departamentuko bazkidea da. 2001. urteko urrian hasi zen bertan lanean, hasiera batean Merkataritza departamentuan, eta 2007az geroztik Sektore Publikoko departamentuan. Departamentu honen sorreran eta finkapenean aktiboki parte hartu du. Aurretik, 1996 eta 2001 urteen bitartean, beste bulego orokor batean jardun zuen lanean.
Kontratazio publikoan aditua da, eta merkataritza-arloan eta irabazi-asmorik gabeko erakundeen arloan ezagutza sendoa du.
Eguneroko aholkularitza juridikoa ematen die sektore publikoko era guztietako erakundeei, bai haien barne-araubideari dagokionez, bai kontratazio publikoari dagokionez, edozein fasetan. Halaber, erakunde horiei laguntza ematen die beren egintzen aurka jarritako administrazio errekurtsoetan eta kasuan kasuko agintariek egin ditzaketen fiskalizazio jarduketetan. Gainera, horietako batzuen gobernu organoan parte hartzen du (Administrazio Kontseilua, Patronatua, Zuzendaritza-Batzordea), idazkariorde edo legelari aholkulari gisa.
Hizlari izan da kontratazio publikoari buruzko hainbat prestakuntza eta ikastarotan.
Formakuntza
Zuzenbidean lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean.
Lan-eremuak
BSK Legal & Fiscal 2001az geroztik
Hizkuntzak
Euskara