Transferentzia-prezioak
Nazioarteko printzipioetan eta aplikagarri den lege esparruan oinarrituta, horrelako proiektuetan parte hartzeko, negozioan balioa sortzen duten jarduera nagusiak ulertu behar ditugu.
Azken urteotan, gure bezeroekin lankidetzan aritu gara transferentzia prezioen bizi ziklo osoan zehar, politiken diseinutik hasi eta ikuskapenetan aholkularitza emateraino. Beharrezkoa denean, diziplina anitzeko taldeak eratzen ditugu, sortzen diren garrantzi fiskal eta legaleko gaiak aztertzeko.
Diseinuari dagokionez, negozioaren jarduera kritikoak identifikatzen ditugu, bere sektorean arrakastaz lehiatzeko. Hortik aurrera, operazio binkulatuak jarduera kritikoen esparruan kokatzen ditugu, transakzioak argi eta garbi ikusi ahal izateko eta prezio politika sendoak garatzeko, hirugarren independenteek erabiliko lituzketen metodologien arabera.
EEtapa hau amaituta, gure bezeroei aholkuak ematen dizkiegu politikak ezartzeko eta hauen kontrola eta monitorizazioa garatzeko.
Beste funtsezko alderdi bat transferentzia prezioen euskarri den dokumentazioa prestatzea da (Master Files eta Local Files), bai foru lurraldeetan, bai lurralde erkidean kokatutako enpresena, eta baita atzerrikoena ere, gure nazioarteko sarean (Globalaw) oinarrituta, beste herrialde batzuetan aplikatu beharreko araudia betetzeko. Etapa honetan, legezko kontratu egokiak egin ditzakegu.
Esperientzia dugu transferentzia prezioei buruzko ikuskapenetan, bai estatu mailan, bai atzerrian.