Legal & Fiscal
Itzuli

Kaudimengabeziak

Edozein enpresaren atzean dauden ahalegin, jarraikitasun eta sakrifizio urte guztiek, krisi ekonomiko, finantzario edo sozial baten testuinguruan enpresa horrek aurrera jarrai dezan ahalbidetuko duten era guztietako irtenbideak bilatzea eta aztertzea merezi dute. Enpresen benetako egoera, zorpetzea, lan-karga, negozio-aukerak eta lan-egitura aztertzen laguntzen dugu. Azterketa hori egin ondoren, identifikaturiko aukera desberdinak aztertzen ditugu, eragile desberdinekin negoziatzen dugu (finantza arloan, lan arloan, hornitzaileak, erakundeak...) eta legezko tresnak ematen ditugu enpresa-jarduerarekin jarraitzeko helburuarekin.

Azken buruan aukera bakarra enpresa ixtea balitz, itxiera ordenatu bat egiteko, langileekin negoziatzeko, enplegua erregulatzeko espedienteak izapidetzeko, ekoizpen-unitateak saltzeko eta likidatzeko, eta administratzaileak eta zuzendariak defendatzeko aholkuak ematen ditugu.

Azkenik, konkurtso-administratzaile gisa ere jarduten dugu epaitegiak hala eskatzen digunean.