Legal & Fiscal
Itzuli

Jabetza intelektuala, jabetza industriala eta sekretuak

Arlo honetako diziplina anitzetan aditua den talde bat dugu, zorroztasun teknikoa eta ikuspegi praktikoa uztartzen dituena, gure bezeroen negozioaren eta hauek aurre egin beharreko erronken ezagutza sakonean oinarrituta. Gure bezeroen artean, ikerketa-zentroak, erakunde publikoak eta mota askotariko teknologia-, zientzia-, industria- eta sormen-sektoreetako enpresak aurkitzen dira. Ezagutza horri esker, gure bezeroei PI politikak ezartzen eta garatzen lagun diezaiekegu, bai eta haien inbertsioak defendatzen ere, jabetza intelektual eta industrialeko eta enpresa-sekretuetako eskubideen babesarekin, transakzioarekin eta defentsarekin zerikusia duten gai guztiak beren gain hartuz.

Jabetza intelektualaren arloko legediak babes ditzakeen hainbat obra eta prestazio babesten laguntzen diegu gure bezeroei, hala nola, obra plastikoak, literarioak, dramatikoak, musikalak, ikus-entzunezkoak, ordenagailu-programak, bideojokoak edo datu-baseak, egile-eskubideen kontratuak eta bestelako ekintza osagarriak idatziz eta negoziatuz.

Adituak gara jabetza industrialeko eskubideen garapenari, transferentziari eta/edo lizentziari buruzko kontratuak, hitzarmenak eta xedapenak negoziatzen eta idazten, marka, patente, erabilgarritasun-eredu eta diseinuen inguruan, eta baita enpresa-sekretu eta know-how-arekin lotutakoak ere.

Auzi aurreko eta auzietako aholkularitzari dagokionez, esperientzia handia dugu, besteak beste, lehia desleialarekin, teknologia berriekin eta sekretu industrialekin lotutako gaiak eramaten.