Legal & Fiscal
Itzuli

Ikus-entzunezkoak

Ematen ditugun zerbitzu juridikoek ikus-entzunezko edozein produkziotan eta proiektuen fase guztietan kontuan hartu beharreko alderdi guztiak biltzen dituzte, eta industriako edozein eragileren eskubideak babesten dituzte (telebista-kateak, ikus-entzunezko produkzio-etxeak, sortzaileak...). Hauek dira ohiko aholkularitza lanak: Finantzaketa-fasea - Ekoizpen-fasea - Hedapen- eta banaketa-fasea.
Hauek dira ohiko aholkularitza-lanak:
 
Finantzaketa-fasea:
- EAEko lurraldeetan Zinemaren industriari aplikagarri zaizkion zerga-pizgarriak (kulturaren sustapena).
- Egitura egokienaren komenigarritasunaren azterketa ikuspegi juridiko-fiskal batetik eta finantzaketa-kontratuak.
 
Ekoizpena-fasea:
- Jabetza intelektualaren babesa eta erregistroa.
- Artisten eta teknikarien ekoizpenarekin eta kontratazioarekin lotutako kontratuak.
- Eskubide katearekin lotutako kontratuak.
 
Hedapen- eta banaketa-fasea:
- Lizentziak, nazioarteko banaketa eta salmenta kontratuak.
 
Era berean, gure bezeroei produkzioan laguntzen duten playerrek proposatutako edozein kontratu-mota negoziatzen laguntzen diegu (publizitate-kontratuak, musika-kontratuak, markekiko akordioak, etab.).
 
Negozioa ezagutzen dugu, hizkuntza bera hitz egiten dugu eta proiektuen erritmo naturalarekin bat datozen irtenbide juridikoak ematen ditugu.