Higiezinak
Gure aholkularitza higiezinen operazio bat behar bezala gauzatzeko burutu beharreko prozesuaren edozein etapatara bidera daiteke: (i) eragiketaren hasierako diseinua edo plangintza (salerosketak, errentamenduak, erosteko eta/edo saltzeko aukerak, leasing, lease back, obrako exekuzioak, giltza eskuko kontratuak...), betiere gure bezeroak operazioaren bitartez lortu nahi duen interes nagusia oinarri gisa izanik; (ii) aurretiazko lanak edo lan osagarriak egitea, hala nola, hasierako tasazio onena bilatzea, ondasunen erregistroko eta katastroko egoeraren azterketa, higiezinari dagokion banaketa horizontaleko arauak, akatsak edo gehiegizko edukierak zuzentzea, edo higiezinaren due diligence-a egiteaz arduratzen diren hirugarren profesionalekin lankidetzan aritzea; eta (iii) azkenik, operazioa negoziatu, formalizatu eta osorik gauzatzea, hura dagokion erregistroan behin betiko inskribatu arte. Hori guztia, fase bakoitzean buruturiko pausoak aplikagarri zaizkien legedira egokitzen direla ziurtatuz.
Nolanahi ere, kontuan hartuta zergek garrantzi handia dutela edozein higiezin operazioetan, gure lanaren garapenean arreta berezia jartzen diegu operazioak zerga zuzenbidearen alorrean izan ditzakeen eraginei, bereziki aurretiazko due diligence-a burutzen dugunean, bai eta zeharkako fiskalitatean (BEZ eta ITP), zuzeneko fiskalitatean (Sozietateen gaineko Zerga, PFEZ eta Ondarearen gaineko Zerga) eta tokiko tributuetan esku har dezaketen tributuen azterketan ere.