Legal & Fiscal
Itzuli

Europar Batasuneko zuzenbidea eta lehia

Testuinguru ekonomiko globalizatu eta aldakor batean, lehia askearekin lotutako arriskuen prebentziozko eta ex post aholkularitza eta antitrust zuzenbidea funtsezkoak dira gure eragileek merkatuan dituzten interesak babesteko eta merkatuan duten posizioa indartzeko.
 
Espezializatutako profesional-talde bat dugu, prestakuntza juridikoa eta ekonomiko-fiskala duena, araudi nazional eta komunitarioaren ezagutza sakona duena, eta sektore publikoko enpresei eta erakundeei aholkularitza ematen eskarmentu handia duena.
 
Gure industriaren sektore guztietan jarduten dugu, tradizionalenetatik (makina-erreminta, automobilgintza, farmazeutikoa, medikuntza- eta osasun-sektorea, elikagai-sektorea, kontsumoa eta banaketa) ekonomia digitalaren esparru berrira arte.
 
Gure bezeroei Europar Batasuneko Zuzenbidearen eta Lehiaren arlo guztietan laguntzen diegu, batez ere:
 
- Kolusiozko jokabideak.
- Nagusitasunezko posizioaren abusuak.
- Lehia askea egintza desleialen bidez faltsutzea.
- Kontzentrazio ekonomikoak.
- Estatu-laguntzak.
- Lehiaren arloko arau-hausteen ondoriozko kalte-galerak erreklamatzea.
- Europako zuzenbideko gaiak, besteak beste, merkataritzari, muga-zergei, antidumping-ari, kontratazio publikoari eta abarri dagokienez.
- Arau-hausteen prozedurak eta administrazio-errekurtsoak eta errekurtso judizialak estatuko, Europako Erkidegoko eta nazioarteko agintari eta auzitegietan.