Datuen babesa
Arlo horretan ditugun ezagutzek eta esperientziek aukera ematen digute gure bezeroei datu pertsonalak babesteko legezko betebeharrak eraginkortasunez betetzeko.
Baina, araudia betetzeaz harago, uste dugu pribatutasunaren arloko estrategia egoki batek balio erantsia edo, are gehiago, abantaila lehiakorra ekar diezaiokeela edozein erakunderi. Hainbat sektoretan garatutako proiektuetan metatutako esperientziak erakutsi digu, produktu, zerbitzu eta negozio-estrategien diseinuan, garapenean eta ustiapenean datu pertsonalen babesa behar bezala kontuan hartzen den heinean (pribatutasuna diseinutik), enpresek merkatuan posizionamendu hobea lor dezaketela eta datuen babesarekin lotutako arrisku operatiboak saihestu ditzaketela.
Testuinguru horretan, enpresa eta erakunde pribatuei eta sektore publikoko erakundeei gure zerbitzuak eskaintzen dizkiegu, datuen tratamendurako beren sistemak aplikatu beharreko araudietara (DBEO, DBLO eta autonomia-erkidegoetako araudiak, besteak beste) ezartzeko, berrikusteko eta etengabe egokitzeko. Hori guztia modu pertsonalizatuan egiten dugu, eta kontuan hartzen ditugu, kasu bakoitzean, erakunde bakoitzaren behar eta eskakizun espezifikoak (garatutako jardueraren izaera eta ezaugarriak, lurralde-eremu eta -araubide juridikoa...). Era berean, datu pertsonalak babesteko auditoriak egiten ditugu, pribatutasunaren arloan eragina duten alderdi konplexuei buruzko aholkularitza ematen dugu (negozioen transmisioak eta datuen babesa, datuen nazioarteko transferentziak, segurtasun-arrakalen kudeaketa, ...) eta era askotako proiektuetan parte hartzen dugu, Datuen Babesari buruzko Txostenak eta Eragin Ebaluazioak eginez eta gure bezeroei, ikuspegi horretatik, prozesu, produktu eta zerbitzuen plangintzan eta diseinuan aholku emanez.
Bestalde, gure bezeroen interesak ordezkatzen eta defendatzen ditugu Kontrol Agintaritzen (autonomikoak zein nazionalak) eta datuen babeserako eskumena duten organo judizialen aurrean gauzatutako prozeduretan.
Gure lana egiteko, (i) abokatutzako profesional adituak eta esperientzia egiaztatua dutenak ditugu; eta (ii) profil teknikoko kolaboratzaileak (informatikoak, zibersegurtasuneko adituak, etab. ), eta horrek aukera ematen digu gure bezeroei tresna egokiak eskaintzeko datuen babesaren arloan indarrean dagoen legedia betetzeko eta horri ahalik eta etekin handiena ateratzeko.