Legal & Fiscal
Itzuli

Corporate Compliance

Corporate Compliance-ak 2010. eta 2015. urteetan Zigor Kodeak jasandako erreformetan du jatorria. Aldaketa horien ondorioz, pertsona juridikoen erantzukizun penala sortu zen erakundeko kideek erakundearen mesedetan egiten dituzten delituengatik erantzuteko. Era berean, 2015eko erreformarekin, erantzukizun penaletik salbuesteko aukera aurreikusi zen antolaketa eta kudeaketa eredu zehatz batzuk betetzen dituzten erakundeentzat (Corporate Compliance programa).

Corporate Compliance programaren barruan, besteak beste, salaketa-kanalak daude. Kanal horiek programaren funtzionamendua eta betetze-maila zaintzeaz arduratzen den erakundeari balizko arriskuen eta ez-betetzeen berri emateko erabili beharko dira. Honen harira, funtsezkoa da arau-hausteei buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzeko eta ustelkeriaren aurka borrokatzeko 2023ko otsailaren 20ko 2/2023 Legea kontuan hartzea, salaketa-kanalek bete beharreko baldintzak ezartzen baititu. Honen arabera, salaketa-kanalak derrigorrez ezarri beharko dira 49 langile baino gehiago dituzten sektore pribatuko erakundeetan, bai eta sektore publikoko erakunde guztietan ere.
 


Gure ustez, Corporate Compliance zerbitzua pertsona juridikoen erantzukizuna ekar dezaketen delituen prebentziotik haratago doa, hala nola kapitalak zuritzearen delitua edo autonomia-erkidegoetako eta/edo estatuko ogasunei iruzur egitearen delitua. Corporate Compliance-a erakundeentzako funtsezko zutabea da, eta hauen ohiko eta ezohiko jarduerak haren gainean oinarritu beharko lirateke. Azken batean, babes ematen dio erakundeari, maila judizialean ez ezik, baita ospean ere.