Itzuli
Bat-egiteak eta eskuraketak
Gure bezeroei hauetan laguntzen diegu:
- sozietateak erosteko prozesuak (share deal) edo negozioak (asset deal),
- eskuratze-prozesu lehiakorrak,
- arrisku-kapitaleko inbertsio prozesuak, inbertsio zikloaren fase guztietan aholkatuta, eta
- joint venture akordioak, aliantza estrategikoak edo bestelako elkartze formulak.
Operazioari buruzko dokumentazio juridiko guztia negoziatzen, prestatzen eta idazten laguntzen dugu, lehenengo fasetik amaitu arte: aurretiazko dokumentuak (MOU, LOI,...), due diligence prozesuak, operazioaren finantzaketari buruzko kontratuak, salerosketa kontratuak, inbertsio eta bazkide kontratuak, akordio osagarriak, etab.
Era berean, bat-egiteak, zatiketak, segregazioak, balio-trukeak, jarduera-adarraren ekarpenak... barne hartzen dituzten eragiketetan esku hartzen dugu, ikuspegi juridiko-fiskal batetik aukera egokiena proposatuz eta prozesu osoa gauzatuz Merkataritza Erregistroan inskribatu arte.