Itzuli
Banku eta finantzak
Esperientzia eta jakinduria handia dugu finantzaketa korporatiboko eragiketetan, bai eta enpresen finantza krisi egoeretan ere, horrek egoera ekonomiko eta enpresarial zehatz bakoitzari aholkularitza pertsonalizatua eskaintzea ahalbidetzen digularik.
Banku Zuzenbidearen eta Finantza Zuzenbidearen esparruan, besteak beste, honako arlo hauetan egiten dugu lan:
- Finantzaketa korporatiboa (mailegu arruntak eta bihurgarriak eta kreditu sindikatuak).
- Zorrak negoziatzea, berregituratzea eta birfinantzatzea.
- Finantza erakundeekin negoziatzea: zubi-kredituak, ordainean ematea, zorraren kapitalizazioa.
- Talde barruko finantzaketa diseinatzea eta egituratzea.
- Enpresa eta taldea berregituratzea.
- Kredituak lagatzeko eragiketak, zor-zorroak eskuratzea.
- Gainbegiratze agintarien aurrean administrazio-prozedurak zuzentzea (Espainiako Bankua eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala).
- Erreklamazio judizialak: deribatu finantzarioak, interes tasaren kobariantzak (swap), lehentasunezko obligazio eta partaidetzak, abusuzko klausulak, praxi txarra eta banku-produktu konplexuak.