Legal & Fiscal
Itzuli

Prozesala, arbitrajea eta bitartekaritza

Irtenbideak eskaintzen ditugu enpresa- eta ekonomia-esparruetako gatazka-egoera guztietarako.

Hasiera batean, auzia saihesten edo eztabaida ahalik eta modurik eraginkorrenean konpontzen saiatzen gara, jakin badakigulako auzibidea edo arbitraje-bidea ez dela beti gatazkak konpontzeko biderik eraginkorrena, horrek dakartzan kostuengatik, bai arlo ekonomikoan eta pertsonalean, bai denboran, eta baita gatazkako alderdientzat sortzen duen ziurgabetasunagatik. Eztabaida modu adiskidetsuan konpondu ezin bada, prozesuari gure bezeroentzako baldintzarik onenetan aurre egiteko eta hauek prozesuan zehar gerta daitezkeen ezbeharretatik babesteko beharrezkoak eta komenigarriak diren jarduerak egiten ditugu, jurisdikzio eta arbitraje organoen edo bitartekaritza-prozesuen aurrean dituzten jarrerak eta interesak zorroztasunez, osotasunez eta gogo handiz defendatuz.

Horretarako, diziplina anitzetan adituak diren abokatu profesionalez osatutako talde bat dugu, auzigintzan diharduena, eta negozioen munduan mota guztietako eztabaidak jorratzen espezializatua. Gatazka kudeatzeko, honi aplikagarriak diren egitateen eta zuzenbideko oinarrien azterketa zorrotz eta zehatzean oinarritutako metodologia erabiltzen dugu, erantzun juridiko zehatz, praktiko, limurtzaile eta kalitatezkoa eskaintzeko, gatazkaren funtsezko elementuetan eragingo duena eta, aldi berean, negozioaren alderdi kritikoekiko sentikorra den estrategia errealista bati erantzungo diona, mehatxuak aurreikusteko, beharrak ulertzeko eta, azken batean, gure bezeroarentzat emaitzarik onena bilatzeko gai izango dena.

Horrela, bezeroarekin ahalik eta estrategiarik onena definitzen dugu: denborak, kostuak, dauden probak edo proba falta aintzat hartuz, haien jarrera errazten edo zailtzen duten arauak eta epaiak... Azken batean, aukera bakoitzaren abantailak eta eragozpenak baloratzen ditugu, gure bezeroen interesen aldeko ebazpena lortzeko aukerak kontuan hartuta. Hori guztia, gure bezeroek gatazka batean esku hartzeko eskatzean, taldearengan jartzen duten konfiantza zaintzeko ahalegin bereziarekin.