Administrazio-zuzenbidea eta sektore publikoa
Zuzenbide Publikoan adituak gara eta aholkularitza juridiko integrala, diziplina anitzekoa eta pertsonalizatua ematen diegu sektore publikoko erakundeei, edozein tipologia dutela ere.
© 2024 BSK Legal & Fiscal Asociados SLP.
Eskubide guztiak erreserbatuta
Zuzenbide Publikoan adituak gara eta aholkularitza juridiko integrala, diziplina anitzekoa eta pertsonalizatua ematen diegu sektore publikoko erakundeei, edozein tipologia dutela ere.
Adituak gara Banku Zuzenbide prozesal eta transakzionalean eta eragiketen eta berregituraketen finantzaketarekin eta birfinantzaketarekin lotutako gaietan aholkularitza ematen.
Aholkularitza integrala ematen diegu jakintza-alor anitzeko ikuspegi batetik bat-egiteen eta eskuraketen operazioetan (M&A), bai enpresaburuei (pribatuak edo publikoak), bai finantza-inbertitzaileei, arrisku-kapitaleko erakundeei edo zuzendariei (nazionalak edo nazioartekoak).
Konkurtso aurreko egoeretan aholkularitza ematen dugu, bereziki, birfinantzaketa akordioen negoziazioan eta formalizazioan, Berregituraketa Planak onartzeko prozesuetan eta hauen homologazioan.
Corporate Compliance-a ez da soilik araudia betetzea, baizik eta erakundearen oinarrizko balioak eta printzipioak transmititzeko helburuarekin legea betetzeko kultura bat lantzean datza. Era berean, nahiz eta arrisku jakin batzuk gauzatu, batez ere zigor zuzenbidearekin lotura dutenak, erakundearen izen ona babestea du helburu.
Gure ustez, datu pertsonalen babesa araudia betetzeko beharrizana da, eta, gainera, balio erantsia ematen dio. Gure proposamena: aholkularitza espezializatu eta pertsonalizatua, gure bezeroei pribatutasunaren kudeaketa errazteko eta arlo horretan inplikazio bereziak dituzten proiektu espezifikoak berme egokiekin garatzeko.
Azken urteotan, Europar Batasuneko Zuzenbidearen eta Lehiaren diziplinak funtsezkoak bihurtu dira ekonomiarentzat, oro har, eta gure enpresa-sarea osatzen duten enpresentzat, bereziki, biek izan baitute eragina erabakiak hartzerakoan eta berme handieneko aliantza estrategikoak planteatzerakoan.
Hasiera-hasieratik, familia-enpresak gure aholkularitza-lanaren muinean egon dira eta daude oraindik ere. Denborak aurrera egin ahala, eta gure zerbitzuak emateko orduan profesionaltasunarekin eta gertutasunarekin batera, gure bezero asko benetako "lagun" bihurtu dira, eta gure lanak enpresa bati emandako aholkularitza hutsaren mugak gainditu ditu, familia jabeari ere zuzenean aholkuak emateko aukera emanez.
Gure bezeroei, bertakoei zein atzerritarrei, higiezinak objektu gisa dituzten operazioak behar bezala gauzatzeko igaro beharreko etapa guztietan zehar aholkularitza ematen diegu. Testuinguru horretan, higiezinen sektorean izan ditugun jarduera handiko aldiei esker, izaera honetako operazio askotan parte hartu ahal izan dugu, esperientzia baliotsua lortuaz, bai -aholkularitza juridikoaren ikuspegitik, bai zerga zuzenbidearen aholkularitzaren ikuspegitik.
Esperientzia handia dugu entretenimenduaren industrian, ikus-entzunezko produkzioen egunerokotasunean sortzen ari diren beharrak ezagutzen ditugu eta sektorean dauden profil desberdinekin kolaboratzen dugu zuzenean. Gure full service metodologiari esker, Euskadiko eta Nafarroako ikus-entzunezko sektorean espezializatutako bulego gisa kokatzen gara.
Fundazio eta elkarteei, pribatu zein publikoei, aholkularitza juridikoa eta fiskala ematen espezializatutako abokatu talde bat dugu, aplikagarri den legeria zehatz-mehatz ezagutzen duena, eta esperientzia handia duena sektorean, bai estatu mailan, bai autonomia erkidego mailan.
Enpresa eta gizarte eraldaketaren egungo testuinguruan, aktibo ukiezinak enpresa guztien lehiakortasunaren oinarri bihurtu dira. Berrikuntzan eta produktibitatean aurrera egiteko helburuarekin, aktibo ukiezinak lortzeko inbertitzeaz gain, horien identifikazio, lorpen, balorazio, babes eta kudeaketa egokia bermatuko duen estrategia bat ezarri behar da.
Egungo edo berehalako kaudimengabezia egoeretan dauden enpresei aholkularitza eskaintzen diegu, enpresaren jarraipenaren aldeko apustua eginik, jarraipena bideragarria den egoeretan. Era berean, hartzekodunen konkurtsoetako likidazio prozesuetan aholkua ematen dugu, helburua betiere enpresaren itxiera ordenatu bat egitea izanik. Horretarako, produkzio-unitatearen transmisioa edo hartzekodunen konkurtsoaren kalifikazioak administratzaileei ekar diezazkiekeen arriskuei aurre egiteko aukera egokienak aztertzen ditugu, besteak beste.
Bestalde, eroslearen ikuspegitik, konkurtso prozesuetako produkzio-unitateen erosketa-prozesuetan aholkularitza ematen dugu.
Lan harremanen mundu aldakor eta konplexuaren barruan, gure bezeroei zerbitzu integralak eskaintzen dizkiegu, hala nola, zuzendarien eta langileen lan-baldintzak finkatzea, negoziazio kolektiboko prozesuak eta berregituraketen kudeaketa, eta Administrazioarekiko harremanak edota lan zuzenbidearen arloan mota guztietako prozedimendu judizialen zuzendaritza.
Merkataritza Zuzenbidean aholkularitza integrala ematen dugu, neurrira egindako konponbideak eskainiz, gure bezeroek zein testuingurutan jarduten duten kontuan hartuta.
Bezero batek gatazka bat duenean, konpontzen laguntzen diogu.
Aholkularitza integrala eta pertsonalizatua eskaintzen diegu bai ekintzaileei eta startupei, eta baita inbertitzaileei ere, venture capital, business angels eta family offices, besteak beste. Horretarako, ekosistema ekintzailea eta haren agenteak ezagutzen dituen eta diziplina anitzetan aditua den talde bat dugu.
IA, Big Data, Blockchain, Metaverso eta salmenta-kanal berriak eta/edo hirugarrenekiko harremanak, zibersegurtasuna, prozesu eta produktuen digitalizazioa, aktibo eta zerbitzu informatikoak, etab.: Benetako eta egungo arriskuak eta aukerak dira edozein entitate edo erakunderentzat, haien kudeaketak eta aprobetxamenduak aholkularitza juridiko espezializatua eskatzen duelarik.
ELGAk eta mundu mailako administrazio desberdinek argi eta garbi aitortzen dute transferentzia-prezioen konplexutasuna. Aholkulari gisa, gure bezeroei beren operazio binkulatuen konplexutasunak eta ziurgabetasunak sortutako arriskua kudeatzen laguntzen diegu, operazio horietan entitateek eta binkulatutako pertsona fisikoek parte har baitezakete.
Zerga zuzenbideko gai konplexuenetan oso espezializatuta dagoen talde bat dugu. Zerga araudiari buruz dugun ezagutza sakonak eta gure esperientzia bermatuak aukera ematen digute bezero bakoitzak planteatutako beharretara eta erronketara egokitutako zerga aholkularitza emateko.
Zuzenbide Zibila da eta izan da beti gure Zuzenbidearen euskarria eta oinarria, eta, horregatik, enpresei ematen dizkiegun zerbitzu juridikoetan, Zuzenbide Zibilaren edozein esparru topatu dezakegu.
Zigor zuzenbideak esparru ekonomikoan duen garrantzi gero eta handiagoaz jabetuta, delitu ekonomikoen eremuan egon daitezkeen fronte desberdinetatik aholkuak emateko gai diren zigor zuzenbide aditu talde bat daukagu.