Itzuli

Txus Cañas

Zerga-aholkularia

Artean unibertsitateko ikasle gazte bat nintzela, eta praktikak egiteko Deustuko Unibertsitatearekin (ESTE) sinatutako hitzarmen bati esker, bulego honetako kultura ezagutzeko aukera izan nuen, eta kultura hori hasieratik gustatu zitzaidanez, 2001ean bulegoan hasi nintzen lanean, Deustuko Unibertsitatean (ESTE) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatu ondoren). Harrezkero, zuzenean bizi eta gozatu ahal izan dut bulegoak nahiz profesionalek azken hamarkada honetan izan duten bilakaera handia, eta prozesu horren partaide naiz ilusio eta dedikazio handiz. Maila profesionalari dagokionez, zerga-arloko eremuan gauzatzen dut nire jarduera, eta gaur egun Gasteizko bulegoko Zerga-arloko arduraduna naiz. Urte hauetan, honako ekintza hauetan hartu dut parte, besteak beste: enpresa berrantolatzeko proiektuetan, korporazio-eragiketetan eta enpresako familia-ondorengotzako proiektuetan. Proiektu horiek, gure bezeroekin harreman estua izanik, ahalbidetu didate profesional gisa haztea eta jakintza baliodunak (teknikoak nahiz enpresa-arlokoak) hartzea. 

Lan-eremuak

Ekintzailetza, Zerga arloa, Bat-egiteak eta eskuratzeak.

Lan esperientzia

BSK Legal & Fiscal enpresan 2001eko ekainaz geroztik.

Formakuntza

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean (ESTE) – The University of Nottingham (2001).

Hizkuntzak

Gaztelania eta ingelesa.

Txus Cañas