Itzuli

Ricardo González

Abokatua

  • Linkedin

 Zuzenbidean lizentziatu nintzen Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2013an. Enpresa Aholkularitzako eta Zerga-ordainketako master bikoitza amaitu nuen Centro de Estudios Financieros zentroan 2014an, eta, ondoren, BCN AIG enpresaren Arlo Zibileko eta Zerga-arloko sailean abokatu-lanak eta zerga-aholkulariaren lanak egiten hasi nintzen Madrilen. Bulegoan ia bi urtez jardun ondoren eta eremu zibilean nahiz zerga-arloko eremuan esperientzia lortu ondoren, BSK LEGAL & FISCAL enpresan hasi nintzen lanean. Gaur egun, enpresei eta partikularrei eremu fiskalean aholkularitza ematea da nire zeregina enpresa horretan. Zuzenbiderako bokazio garbia dudanez, ikusi dut enpresen aholkularitza diziplina anitzeko arlo bat dela eta hainbat lege-eremutan duela eragina. Komunikaziorako eta eztabaidarako interes berezia dut eta Asociación Navarra de Debate Elkarteko bazkide sortzailea naiz 2013az geroztik.

Lan-eremuak

Zerga arloa.

Lan esperientzia

BCN AIG enpresan 2014ko apiriletik 2016ko martxora.
BSK LEGAL & FISCAL enpresan 2016ko martxotik aurrera.

Formakuntza

Zuzenbidean lizentziaduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Zerga-ordainketako eta Enpresa Aholkularitzako master bikoitza Centro de Estudios Financieros zentroan.

Hizkuntzak

Gaztelania eta Ingelesa.

Ricardo González