Itzuli

Mari Carmen Garcí­a

Aministraria

Administrazioa

1985ean bukatu nituen Turismoko ikasketak, eta urte horretako azaroan Londresera joan nintzen ingelesa hobetzera; han urtebete eman nuen eta First Certificate titulua lortu nuen. Handik itzultzean, ahal izan nuen lanpostuetan aritu nintzen lanean (ingeles-akademian, itzultzaile-lanetan, postetxean) 1989ko azarora bitarte, garai horretan lortu bainuen nire lehen kontratua, iraupen luzekoa, harreragile gisa ARTHUR ANDERSEN enpresan, Donostiako auditoria-alorrean (gaur egun DELOITTE). Hurrengo urtean, ARTHUR ANDERSEN ASESORES LEGALES Y TRIBUTARIOS enpresako plantillako kide egin nintzen idazkari gisa (enpresa horri GARRIGUES deitzen zaio gaur egun).

1991. urtearen amaieran, Luis Unceta-Barrenecheak berak bakarrik ekin zion BSK proiektuari, eta 1992ko azaroan deitu zidan bere ibilbidean lagundu niezaion. Zeregin ugari ikasi eta garatu behar izan nituen (telefono bidezko arreta, typing-a, fakturazioa, kontabilitatea, nominak eta gizarte-segurantza, diruzaintza...) eta enpresaren hazkundera eta egoerara egokitu behar izan nuen une oro. Gaur egun, nire zeregin nagusiak kontabilitatearen eta diruzaintzaren alorrean garatzen dira.

Lan esperientzia

SOCIEDAD ESTATAL CORREOS Y TELEGRAFOS SA enpresan 1988ko udan.
ARTHUR ANDERSEN enpresan (gaur egun GARRIGUES) 1989tik 1992ra arte.
BSK LEGAL & FISCAL, SLP enpresan 1992az geroztik.

Formakuntza

TURISMOAN DIPLOMADUNA (Donostiako GIUTI).

Hizkuntzak

 FRANTSESA (Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. mailaraino).
INGELESA: First Certificate.
EUSKARA: maila ertaina.

Mari Carmen García García