Itzuli

Jon Zuloaga

Zerga-aholkularia

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatu nintzen Deustuko Unibertsitatean (ESTE) 2004an. Ondoren, BSK Legal & Fiscal enpresak Donostian duen bulegoan hasi nintzen lanean, eta hor bizi izan nuen bulegoaren hazkunde handia; horren ondorioz, Gasteizko bulegora joan nintzen, eta gaur egun hortxe egiten dut lan gainerako bulegoetako eta arloetako lankideekin elkarlanean, gure bezeroei erantzun eta soluzio hoberenak emateko. Etapa profesional indartsu horretan etengabeko prestakuntzak funtsezko zeregina izan du eta zerga-arloko aholkularitza eskaini diet enpresei nahiz pertsonei. Hain zuzen ere, bezeroekin tratu pertsonalizatua izatea, bezeroen arazoak partekatzea eta haietan inplikatzea eta bezeroek dituzten kezken partaide sentitzea da besteengatik bereizten gaituena. Eta horrexek sentiarazten gaitu besteengandik desberdin. Zerga-eremuak hartzen duen sorta zabalaren barruan, hainbat gaitan espezializatuta nago, esate baterako, korporazio-eragiketetan (M&A) edo ekintzailetzan. 

Lan-eremuak

Zerga arloa, Bat-egiteak eta eskuratzeak.

Lan esperientzia

BSK LEGAL & FISCAL enpresan 2014az geroztik.

Formakuntza

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean (ESTE) – Aarhus School of Business - Danimarka (2003).

Hizkuntzak

Gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa.

Jon Zuloaga Díez