Itzuli

Ainhoa Ayarza

Zerga-aholkularia

 Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko azken urteetan sortu zitzaidan jada zerga arloko gaiekiko interesa. Horregatik, gradu amaierako nire lana zerga erantzukizunari buruz egin nuen. Lan horren ondorioz, gero eta gehiago interesatzen zitzaidan mundua ezagutu nuen; beraz, zerga arloan espezializatzea erabaki nuen, eta Zerga Aholkularitzako Masterra egin nuen.

Masterra egin bitartean, Bilboko zerga aholkularitza enpresa batean egin nituen praktikak, eta, horiei esker, graduan eta masterrean eskuraturiko ezagupen teorikoak finkatu ahal izan nituen.

2018ko irailean, BSK Legal & Fiscal taldean sartu nintzen, eta, bertan, nire garapen profesionala burutzen jarraitu ahal izan dut, enpresei eta partikularrei zerga arloko aholkularitza emanez, eta Bulego honek eskaini dizkidan prestakuntza aukerak ahalik eta gehien aprobetxatuz.

Lan-eremuak

Zerga arloa.

Lan esperientzia

ASESORÍA GOENAGA ARAMBURU, S.L., 2014ko eta 2017ko uztailetik irailera bitartean.
Praktikak EUSKALTEL, S.L. enpresan, 2018ko otsailetik uztailera.
BSK LEGAL & FISCAL, 2018ko irailetik aurrera.

Formakuntza

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua. Euskal Herriko Unibertsitatea, Donostia (2013-2017).
Zerga Aholkularitzako Unibertsitate Masterra. Deustuko Unibertsitatea, Bilbo (2017-2018).

Hizkuntzak

 Euskara, gaztelania eta ingelesa.

Ainhoa Ayarza