Itzuli

Ainara Ancisar

Abokatua

Konkurtso Saila,

Zein da nire ibilbidea? Zuzenbidean lizentziatu nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta, ondoren, lau urtez aritu nintzen prestatzen Karrera Judiziala lortzeko ahalegina egiteko. Etapa hori bukatutakoan, eta argi neukanez nire bokazioa Zuzenbidearen praktika judizialera bideratuta zegoela, praktikak egin nituen Donostiako abokatu baten Bulegoan, eta, azkenik, BSK LEGAL & FISCAL, SL enpresaren Arlo Prozesalean hasi nintzen lanean 2005. urtean. Bulegoa etengabe ari denez bilakatzen, lan-arlo berrietan prestatzeko eta espezializatzeko aukera izan dut, baita gure bezeroen errealitate, sentsibilitate eta kezka desberdinak ezagutzeko aukera ere. Zehazki, azken urte hauetan, Konkurtso Zuzenbidea eta Banku Zuzenbidea izan dira nire lan-iturri nagusiak eta buru-belarri murgildu naiz haietan.

Zuzenbidearen zale handia naiz, balio handia ematen diot talde-lanari, eta uste dut poz handiena ematen duena emaitzak jasotzea dela, lan on bat egin ondoren. Ildo horretatik, “ondo egindako lana” da BSK LEGAL & FISCAL, SL enpresan egunero gauzatzen dudan zeregina zuzentzen duen printzipioa, eta zuen esanetara naukazue behar duzuen guztirako.

Lan-eremuak

Zibila, Konkurtsala, Auzibidea, arbitrajea eta bitartekotza.

Lan esperientzia

BSK LEGAL & FISCAL, SL enpresan 2005az geroztik. Aurretik, praktiketako abokatua Abokatuen Bulego indibidualean eta OTEIC Productividad, SA enpresan. 

Formakuntza

Zuzenbideko lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean (1995-2000)

Karrera judiziala eta fiskala lortzeko Oposizioak prestatzea (2000-2004).

“Finantza-jardueraren legezko alderdiak” programa aurreratua, IE Law School-en (Executive Education).
 

Hizkuntzak

Gaztelania, euskara eta ingelesa 

Ainara Ancisar Ceberio