Itzuli

Raquel Salinas

Abokatua

Nazioarteko Saila,

 Legelarien, abokatuen eta notarioen familia batean jaio banintzen ere, eskola bukatu nuenean Kazetaritza ikasi nuen eta Kazetaritzako lizentzia lortu nuen. Nolanahi ere, kasualitatez, prestakuntza osagarri gisa Zuzenbidea ikasten hasteko aukera izan nuen, eta hasiera batean “denbora-pasa ibiltzeko eta denbora ikasiz aprobetxatzeko” modu bat izan bazen ere, horrek nire karrera profesionala aldatu zuen eta horren ondorioz, behin betiko jardun dut Zuzenbidean.

Karrera egiten ari nintzela, udan, praktikak egiteko aukera izan nuen Cuatrecasas Gonçalvez Pereira enpresak Bartzelonan duen egoitzako lan-arloko sailean, eta 2006an lizentzia lortu nuenean Cuatrecasas Gonçalvez Pereira enpresaren lan-sailean hasi nintzen lanean, Donostian.

Hiru urtez aritu nintzen han lanean, eta, ondoren, BSK Legal y Fiscal enpresan hasi nintzen lanean. 2009an, bulego horretan lan-arloa jarri genuen Eduardo Nietorekin batera. 2012an, BSK enpresak bulego bat ireki zuen Iruñean, eta harrezkero Iruñeko lan-arloko arduraduna naiz. BSKn gauzatu dudan karrera profesionalean, atzerritartasunean espezializatzeko aukera izan dut, bai erbesteratutako langileei dagokienez, bai aberriratutako langileei dagokienez, eta horri esker harreman handiagoa izan dut atzerriko zuzenbidearekin eta bulegoko bezeroak nazioartekotzen parte hartu dut.

Zalantzaren bat baldin baduzu eta nik argi dezakedala uste baduzu, idatz iezadazu rsalinas@grupobsk.com helbidera edo deitu +34 948 28 79 99 telefonora eta hitz egingo dugu.

Lan-eremuak

Nazioartea, Lan arloa eta gizarte segurantza.

Lan esperientzia

8 urte

Formakuntza

Kazetaritzan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean, Zuzenbidean lizentziaduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Atzerritartasuneko Masterra Etengabeko Hezkuntzako Institutuan. 

Hizkuntzak

 Ingelesa

Raquel Salinas