Itzuli

Luis Unceta-Barrenechea

Bazkide zuzendaria

Merkataritza,

lunceta@grupobsk.com

1988. urtean Zuzenbideko lizentzia lortu bezain laster Arthur Andersen Asesores Legales y Tributarios enpresan hasi nintzen lanean. Han aurkitu nuen, beharbada jakin gabe, bilatzen ari nintzena, enpresa-zuzenbideko abokatu espezialista izan nahi nuen. Horretarako, prestatu egin nahi nuen, nire “nagusiengandik” ikasi nahi nuen (lanak nola antolatzen zituzten, “bikaintasuna” nola bilatzen zuten eta berrikuspenaren eta etengabeko prestakuntzaren politika nola aplikatzen zuten, bezeroekin nola erlazionatzen ziren, eta abar), diziplina anitzeko lantaldeetan lan egin nahi nuen, bezeroekin elkarlanean jardun nahi nuen beren helburuak lortzeko eta une txarretan laguntzeko, ...

Dena zoragarria iruditzen zitzaidan, baina egun batean, barruan neraman enpresa-espiritua zela medio (beti izan nuen zalantza abokatu izan nahi ote nuen edo enpresaburu izan nahi ote nuen) erabaki bat hartu behar izan nuen, beharbada pentsatu gabe (26 urte besterik ez nituen): nire bulegoa (baina ez ohiko bulego bat) jartzea erabaki nuen, ikasi nuen guztia aplikatu nahi nuen. Gipuzkoarrok mundu osoan lehian jarduten zuten industriak jartzeko gai baginen, zergatik ezin zen gure inguruneko bulego handiekin lehian jardungo zuen “bulego/enpresa” bat jarri? Horrela sortu zen BSK Legal & Fiscal.

25 urte baino gehio bete ditu BSK-k eta nire ametsa errealitate bihurtu da; horretarako, profesional handien laguntza, ahalegina eta “maitemina” izan dut. Profesional horiek une bakoitzean diseinatzen joan garen proiektuan sinetsi dute (gizartearen eta gure bezeroen erritmoari jarraituz bilakatu gara, bezeroen premiei aurrea hartuz) eta proiektu hori beretu egin dute. Bezero horiei guztiei ere asko zor diegu, guregan konfiantza izan dutelako eta horri esker, gure ingurunean zerga-arloko abokatuen eta aholkularien erreferentziazko bulegoetako bat izatea lortu dugulako.

Ziur nago datozen 25 urteetan ere beti gure inspirazio-iturri izan diren printzipioekin jarraituko duela BSK enpresak: etengabeko prestakuntza, kalitatea, berrikuspena, arreta pertsonala, gure bezeroekiko konpromisoa, lana eta dedikazioa. 

Lan-eremuak

Merkataritzako kontratazioa, Bat-egiteak eta eskuratzeak, Bancario y Financiero, Auzibidea, arbitrajea eta bitartekotza, Familia enpresa, Sozietate arloa.

Lan esperientzia

 Arthur Andersen Asesores Legales y Tributarios enpresa eta BSK LEGAL & FISCAL enpresa.

Formakuntza

 Zuzenbidean lizentziaduna (UPV/EHU)

Hizkuntzak

 Gaztelania

Luis Hilario Unceta-Barrenechea Sistiaga