Itzuli

José Mari Juárez

Director Gerente

Administrazioa

  • Linkedin

Alemaniako banku bateko zentralean lan eginez ekin nion nire karrera profesionalari. Lizentziatu ondoren, nire interes nagusia jakintzak eta esperientzia eskuratzen jarraitzea zenez, PwCren auditoria-dibisioan hasi nintzen lanean. Han lanean jardun nuen 8 urteetan auditatzeaz gain, tentsio-inguruneetan zeuden lantaldeak eta proiektuak kudeatzen ikasi nuen.
2006an, denbora dezente neraman pentsatzen nire karreraren norabidea aldatu behar nuela eta enpresa bat kudeatzen hasi behar nuela. Garai hartan Luis Uncetak deitu zidan eta BSK zer zen, zer balio zeuzkan eta bulegoak hazteko zer proiektu zeuzkan kontatu zidan. Garai hartan 20 pertsonak osatzen zuten proiektua kudeatzeko gerente bat behar zuen.
2006ko irailean BSK enpresan hasi nintzen lanean proiektua gustatu zitzaidalako. Niretzat oso garrantzitsuak diren bi elementu batzen zituen: profesionaltasuna eta gizatasuna. Harrezkero bilakatzen eta hazten jarraitu dugu: bulego berrietan, pertsona, bezero eta zerbitzu kopuruan eta abar. Etengabeko bilakaera horri esker, zuzendaritzan daukadan postua dela medio profesional gisa eta pertsona gisa garatu naiz.

Lan esperientzia

LANDESBANK RHEINLAND-PFALZ bankuan (Mainz, Alemania) 1996. eta 1997. urteetan.
PRICEWATERHOUSECOOPERS enpresan 1998. urtetik 2006. LANDESBANK RHEINLAND-PFALZ bankuan (Mainz, Alemania) 1996. eta 1997. urteetan.
PRICEWATERHOUSECOOPERS enpresan 1998. urtetik 2006. urtera bitarte
BSK Legal & Fiscal enpresan 2006ko irailaz geroztik

Formakuntza

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean (ESTE) (1998).

Hizkuntzak

Gaztelania, euskara, ingelesa eta alemana.

José Mari Juárez