Itzuli

Gonzalo Sayés

Abokatua

Sail Zibila,

90eko hamarkadaren hasieran, Donostiako bulego batean abokatu-laguntzailearen lanak egiten ari nintzela, Fakultateko lagun batek (Luis Unceta) proposatu zidan bere bizitza-proiektu handia izango zen horretan, hots, BSKn laguntzea. Zorionez, gonbidapen hori onartu egin nuen; izan ere, denborarekin, amets hura nire errealitate bihurtu da.

BSKn emandako lehenengo urteak (dagoeneko urruti daude) nostalgia bereziz gogoratzen ditut: soilik hiru abokatu eta idazkari bat, oso baliabide gutxi, baina beheak eta goiak irensteko gogo handia. Eta, guztiaren gainetik, beti bezeroari laguntzeko dena emanez, bezeroaren premia guztietan, eta erantzun bizkorrena eta ahalik eta kalitate handienekoa emateko ahalegina eginez beti.

BSKn daramatzadan hogei urte baino gehio hauetan pertsonalki eta profesionalki hazteko aukera izan dut, Bulegoa eta gure bezero asko hazi diren erritmo berean. Halaber, BSKn gaur egun sail autonomoak izatera iritsi diren Sail askotan lagundu ahal izan dut eta abian jarri ahal izan ditut. Baina, batez ere harro nago egiaztatu ahal izan dudalako enpresa abian jartzeko balio izan zuten printzipioak (lana, kalitatea, prestakuntza eta berrikuspena) eta gaur egun BSK osatzen duten berrogeita hamar profesional baino gehiagoren inspirazio-iturri izaten jarraitzen duten printzipioak berdinak direlako gaur egun ere.
 

 

Lan-eremuak

Zibila, Merkataritzako kontratazioa, Real Estate / Higiezinen arloa/Eraikuntza, Auzibidea, arbitrajea eta bitartekotza, Familia enpresa, Sozietate arloa.

Lan esperientzia

BSK LEGAL & FISCAL. 

Formakuntza

Zuzenbidean lizentziaduna (UPV/EHU). 

Hizkuntzak

Gaztelania 

Gonzalo Sayés Alzúa