Itzuli

Felipe Álvarez

Zerga-aholkularia

Lehenengo etapan auditore gisa jardun nuen, eta etapa horretan kontabilitateari eta finantzei buruzko ezagutzak lortu nituen; ondoren, bulego honetan hasi nintzen lanean 2009an. Lehendabizi Donostiako bulegoan, eta 2012. urtetik aurrera Iruñeko bulegoan, hura ireki zenean. Bulegoan hasi nintzenetik zerga-arloko aholkularitzan jardun dut soilik, eta, gaur egun, nire jardueraren ardatza honako hau da: konpainiei eta konpainietako kideei eragiten dieten zergak berrikustea, transzendentzia ekonomikoa duen eragiketa orok dakartzan zerga-ondorioak direla medio egin behar dituzten eragiketen zerga-arloko plangintza egitea, konpainiaren efizientzia areagotuko duen zerga-politika egokia pixkanaka ezartzea aukerak identifikatuz eta arriskuak murriztuz, agintaritza fiskalen aurrean aurkeztu beharreko kontsultak, idazkiak eta errekurtsoak prestatu eta aurkeztea, familia-sozietateen eta enpresa taldeen ikuskapenetan eta berregituraketetan laguntzea, baita kontabilitateko sailetan laguntzea ere.

Bezeroarengandik hurbil egotea, bezeroarekin etengabe ikastea, bezeroaren arazoak ulertzea eta, batzuetan, arazo horiek konpontzea da edonork profesional gisa izan dezakeen pozik handiena.

Lan-eremuak

Zerga arloa, Bat-egiteak eta eskuratzeak.

Lan esperientzia

DELOITTE enpresan 2004. urtetik 2009. urtera bitarte.
BSK LEGAL & FISCAL enpresan 2009tik gaur egun arte.

Formakuntza

Ekonomian lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean (2004).
Kontu-auditorea eta Espainiako Zinpeko Kontu Azterlarien Institutuko kidea.
Máster profesional en tributación/asesoría fiscal (UDIMA).

Hizkuntzak

Gaztelania

Felipe Álvarez