Itzuli

Ainhoa Oliveri

Abokatua

Sektore publikoa

Lizentziatu ondoren, nire zorionerako, Zumarragako bulego jeneralista txiki batean hasi nintzen lanean; nire jarduera hirigintza-proiektuen alorrean, administrazio-zuzenbidean eta hirigintza alorrean aholkularitza ematen, erdiratu zen funtsean.

2001. urtearen amaieran, BSK LEGAL & FISCAL enpresan hasi nintzen lanean, Merkataritza Saileko partaide gisa hasieran. Gaur egun, Sektore Publikoa Saileko partaide naiz. Sail hori sortzen eta finkatzen parte hartu dut Sail horretako arduradunarekin batera, Eva Ugarte. Horri esker, zuzenean jakin dut oso konplexuak direla herritarren (orokorrean) eta Administrazio Publikoen, haien erakunde eta entitateen (bereziki) arteko harremanak.

Gaur egun, nire jarduera nagusia sektore publikoko erakundeei aholkularitza eskaintzea da; erakunde horien diseinu eta eraketa prozesu askotan ere hartu dut parte, lege-arloko etengabeko aholkularitza integraleko lanak eginez. Bezeroarekiko hurbiltasuna dela medio (nire helburu nagusienetariko bat lanari dagokionez), gure probintzian, Gipuzkoan, alegia, garatu diren kultura-arloko, hezkuntza-arloko eta beste hainbat arlotako proiektu handiak gertutik ezagutzeko aukera izan dut, esperientzia haundia gertatu delarik.

Lan-eremuak

Irabazi asmorik gabeko erakundeak, Real Estate / Higiezinen arloa/Eraikuntza, Sozietate arloa, Administrazio zuzenbidea eta sektore publikokoa.

Lan esperientzia

Abokatua Zumarragako Sánchez & Altolaguirre abokatuen bulegoan 1996tik 2001eko urtarrilera bitarte.

BSK Legal & Fiscal enpresan 2001eko urritik gaur egun arte.
 

Formakuntza

Zuzenbideko lizentzia Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean. 

Hizkuntzak

Gaztelania eta euskara 

Ainhoa Oliveri Ruiz de Munain